Egitasmoak

Hona hemen, labur-labur, lan nagusien zerrenda:

  • Udazken Jaia
  • Txerri Eguna: Santo Tomas Egunaren bueltan izaten den azoka.
  • Liburu eta Disko Azoka: Eguberrietan.
  • Motibazio saioak: herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4ko ikasleei ematen zaizkien saioak, euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko.
  • Oiartzuarren baitan: Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko egitasmoa.
  • Elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa.
  • Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa.
  • Kuadrillategi: 13-15 urte bitarteko gazteek kuadrilla barruko eta kuadrillen arteko harremanak euskaraz egin ditzatela lantzeko egitasmoa da.
  • Jolas eta kantu tailerrak: Guraso euskaldunei beren seme-alabekin jolasteko tresnak eskaintzeko saioak dira.
  • Hizkuntz eskubideen BEHATOKIA: Behatokiaren lana gizarteratu eta herritarrak hizkuntza eskubideen urraketez jabetzea eta salaketak egitera animatzea da helburua.