Albisteak

Euskara Elkartera

Euskararen erabilera indartzeko plangintza betetzen ari dira
Oiartzungo 29 elkarte, konpromiso zehatzak gauzatuz
Euskara Elkartera egitasmoaren baitan, Ttur-ttur Euskaltzaleon
Bilgunearekin elkarlanean osatu dute plangintza
Oiartzungo 29 elkartek hartzen dute parte Euskara Elkartera egitasmoan.
2009an plangintza osatu dute Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin batera
sinatuta dituzten Hitzarmen Zehatzak betetzeko.
Hartu dituzten konpromisoak mota askotakoak dira: elkartearen kanpoko errotulua euskaraz jartzea, programa informatikoak

Egoitza berria

Irudia: 
egoitzaren irekiera 'ofiziala'.JPG

Lehengo urteko Udazken jaian Udala euskalgintzako hainbat eragilerentzat Fermiñene egokitzen ari zela adierazi genuen.

Aurten, berriz, bertan ospatu dugu TTur-TTurren urteurrena!

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen 8. UDAZKEN JAIA

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 7 urte bete ditu aurtengo udazkenean, eta hori ospatzeko 8. Udazken Jaia antolatu dugu heldu den azaroaren 14 eta 15erako.

Urteurrena herritar guztiekin ospatu nahi dugu (haur, gazte eta helduekin), eta aprobetxatu nahi dugu egiten dugun lanaren berri emateko, Oiartzunen euskalgintza bizirik dagoela erakusteko eta oiartzuarrak euskararen alde lanean aritzera animatzeko.