Euskara Elkartera
Euskararen erabilera indartzeko plangintza betetzen ari dira
Oiartzungo 29 elkarte, konpromiso zehatzak gauzatuz
Euskara Elkartera egitasmoaren baitan, Ttur-ttur Euskaltzaleon
Bilgunearekin elkarlanean osatu dute plangintza
Oiartzungo 29 elkartek hartzen dute parte Euskara Elkartera egitasmoan.
2009an plangintza osatu dute Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin batera
sinatuta dituzten Hitzarmen Zehatzak betetzeko.
Hartu dituzten konpromisoak mota askotakoak dira: elkartearen kanpoko errotulua euskaraz jartzea, programa informatikoak
euskaraz jartzea, iragarki taulatan jartzen diren oharrak euskaraz jartzea, beste
elkarteekin edo hornitzaileekin dituzten idatzizko harremanak euskaraz izatea,
elkartearen izen ofiziala euskaraz jartzea, elkarteetan jartzen diren oharrak eta
txartelak euskaraz jartzea.


