Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Garbitasuna

Dutxak, bainuetxeak, garbitu, iturriak

Ura, urruti

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-075
Pasartea8. [0:15:30 - 0:17:30] (120 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
LaburpenaEdateko ura urruti zuen Altzatxikik: kanposantua esaten dioten tokian iturri ttiki bat zegoen. Behiak ura edatera Ozentzioko iturrira joaten ziren. Behiak bi egunetik-edo eramaten ziren edatera, eta, orduan, kolpean edaten zuten eta tripa bete-bete eginda itzultzen ziren etxera. Lintzura.

Gobada

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea14. [0:34:10 - 0:36:50] (160 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak
LaburpenaGobada gogoan dute. Arropa jaboiarekin beratzen jarrita. Egosita ez dute gogoan. Lehortzeko, belarretan zabaltzen zuten arropa. Gau serenoan jarrita, txuri-txuri gelditzen ziren. Euria ari bazen, ganbaran. Ganbaran uzta gordetzen zen: artoa, patata, belarra... Trasteak ere bai; dena gordetzen zen.

Arropa garbitzera, errekara

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea13. [0:31:00 - 0:34:10] (190 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak
LaburpenaAranekoak arropak garbitzera errekara joaten ziren eta edateko ura Bordako iturritik ekartzen zuten. Baina ura baino gehiago, pitarra edaten zen lehen. Lehen, arropa ongi zikindu arte ez zen garbitzen. Ura ezin zen ongi kendu eta denbora gehiago behar izaten zuen lehortzeko. Garbigailua asmakizun ederra da.

Lan handia, eta ilusioa handiagoa

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea19. [0:31:35 - 0:34:40] (185 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaUr korronterik ez zuten etxean: euria egiten zuenean teilatutik hartzen zuten. Estanixen errekan garbitzen zuten arropa, harri leun bat jarrita. Umore onarekin ibiltzen ziren. Lehengo eta oraingo familia oso ezberdinak ziren. Gabonetan denak elkartu eta gutxi behar zen jatekoa berezia izateko: kapoi zaharren bat edo oilo zaharren bat eta arroz-esnea. Gutxitan jaten ziren horrelakoak: Urtezaharretan, Eguberrietan eta xanistebanetan. Miño gosiak ez giñan il e.

Errotaberriko iturria

NorRufino Arbelaitz Sarasola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-039
Pasartea25. [1:01:00 - 1:02:22] (82 segundu)
GaiakGizartea » Herri antolaketa » Arazoak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
LaburpenaErrotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.

NorRufino Arbelaitz Sarasola
Lehentasuna3
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-039
Pasartea24. [0:58:10 - 1:01:00] (170 segundu)
GaiakGizartea » Herri antolaketa » Arazoak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
LaburpenaBere semea ere ur-bilatzailea da. Erraz harrapatzen du ura lur azpian non dagoen.

Iturri ugari

NorRufino Arbelaitz Sarasola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-039
Pasartea23. [0:56:50 - 0:58:10] (80 segundu)
GaiakGizartea » Herri antolaketa » Arazoak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
LaburpenaOlalde inguruan iturburu asko daude. Ur-bilatzailea ekarri izan dute inguruko iturriak bilatzeko. Askok uste dute Pitusak horietako bat hartu zuela, baina Rufinok dio bat ez, bi iturburu daudela Pitusaren barruan.

Garai bateko lababoak

NorMaitxo Sagardia Olano
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-035
Pasartea20. [0:40:40 - 0:41:20] (40 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaArreoko zurimenta bisitentzako edo gertakari berezietarako gordetzen zen. Medikua etortzen zenerako toalla dotoreak ateratzen ziren. Lehen ez zegoen bainurik; komuna, justu-justuan.

Argia eskas eta ura urruti

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-029
Pasartea4. [0:07:20 - 0:10:00] (160 segundu)
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Argindarra, dutxa, irratia...
Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
LaburpenaArgindarra orain baino eskasagoa zen. Etxeetan instalazio sinplea eta arriskutsua izaten zen. Askotan izaten ziren aberiak, eta beti prest egoten ziren farolak eta kandelak. Ur-korronterik ez zegoen etxeetan. Egunean behin baino gehiagotan joan behar izaten zen inguruko iturrietara ur bila.

Pinto erreka

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-029
Pasartea6. [0:11:50 - 0:15:20] (210 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Auzoak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak
LaburpenaArropak garbitzera Peluko errekara, Pintoko errekara, joaten ziren. Arropak garbitzeko hankak errekan sartu behar izaten zituzten, baita neguan ere. Behiak ere errekara eramaten zituzten edatera.