Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Antzinako bizimoduari buruzko iritziak

Antzinako bizimodua zelakoa (gogorra; konformidade handia; e.a.); Famili-arteko harremana; belaunaldi desberdinen arteko harremana, lehengoa eta oraingoa, konparazioak, lehengo bizimodua hobea..., aldaketak, emakumearen egoera,

Lana, erruz, eta jana, eskas

NorDomingo Elizondo Lekuona
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-082
Pasartea33. [0:58:10 - 1:00:00] (110 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Baserria » Lana » Lanbide zaharrak
LaburpenaGaztetan lan asko eginak dira, eta, askotan, eskas eta gaizki janez. Eta hala ere, adin honetara iritsi dira. Lehenago, beren gurasoek taloa eta sagarra bakarrik izaten zuten jakitarako, eta gazta. Besazurtenak.

Aldaketak

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-081
Pasartea16. [0:37:10 - 0:39:10] (120 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
LaburpenaMiseria zer den ezagutu dute: baserriak ez urik, ez argirik eta ez biderik gabe. Erditzeak etxean. Familia galantak: ume zaharrena gazteak zaintzen. Gaurko gazteak ez du ikasi eskuetan daukana baloratzen.

Lana eta dirua: aldaketak

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-078
Pasartea21. [0:48:45 - 0:50:50] (125 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Historia » Orokorra
LaburpenaGauzak asko aldatu direla diote biek. Gregorik dio emakumearentzat orain gogorragoa dela, kanpoan eta etxean egin behar dutelako lan. Baina senarrek laguntzen dietelako poza hartzen du. Lehen ez zen fabriketan-eta lan aukera handia izaten. Orduan, baserrian izaten zen nahiko lana. Larrazabalen saldu zen lehendabiziko behiarekin 1000 pezeta jaso zuten (6 bat euro). Orduan asko iruditzen zitzaien.

Lantegiko soldata, eskasa

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-078
Pasartea22. [0:50:50 - 0:54:00] (190 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan
Historia » Orokorra
LaburpenaSosari hobeto kontzen zitzaion lehen. Orduan zorrari ikaragarrizko beldurra izaten zitzaion. Jornala hartu eta lehendabiziko gauza errentaren dirua jasotzea izaten zen. Emakumeentzat ez zegoen aukera asko: baserrietara joaten ziren lanera, jertseak egiten aritzen ziren... Ahal zena egiten zuten. Lantegietako soldata eskasa zen eta senar-emazteek, biek, beste nonbaitetik atera behar izaten zuten dirua.

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna3
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea17. [0:38:30 - 0:40:45] (135 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
LaburpenaNi hitz egiten. Mobilez. Auzoen arteko harremanak. Emakumea lanera joaten da eta denbora gutxiago dugu denok ere.

Aldaketak eta aurrerapenak

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea16. [0:37:40 - 0:38:30] (50 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste aurrerapen batzuk
LaburpenaGauza asko aldatu dira, baina oraindik ere badago jendea borondate onekoa, eta aurrerapen asko ere onerako dira: "Mobila ongi ibiliz gero, izan leiken gauza onena da, baina lapurra, gainerakoan".

Harremanak aldatuz

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-074
Pasartea18. [0:40:45 - 0:41:40] (55 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Baserria » Gizartea » Auzoak
LaburpenaLorentxak gogoan du Txaparreko atarian emakumeak eserita nola egoten ziren, berriketan, eta haurrak jostatzen. Orain ez da inor ikusten. Inaxik dio bidaiatzera kanpora joaten garela eta bertakoa ez dugula ezagutzen.

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna3
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea15. [0:36:50 - 0:37:40] (50 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
LaburpenaDena aldatu da. Gauza batzuk, onerako; beste batzuk, ez.

Jostatzen eta lanean

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-073
Pasartea23. [0:53:30 - 0:55:30] (120 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak
LaburpenaOraingo haurrek ez dute denborarik jostatzeko ere. Lehen, lan gehiago egin behar bazen ere, jostatzeko beta izaten zuten. Eskolatik atera orduko, merindatu eta auzora jostatzera. Haurra pixkanaka hasten zen baserriko lanetan.

Ilundu aurretik etxean

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-073
Pasartea19. [0:47:10 - 0:49:20] (130 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
LaburpenaIlundu aurretik etorri behar izaten zuten etxera, orain gazteak kalera ateratzen diren tenorean.