Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Jaio

Gobernatzaileak; parterak

Ilobak arrunt maite

NorFrantxiska Pagadizabal Artola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-085
Pasartea12. [0:20:25 - 0:22:20] (115 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Gizartea » Osasuna » Jaio
LaburpenaIloba zaharrena nola jaio zen kontatu digu. Berez etorriko zen, baina praktikantea deskuidatu egin zen, eta herioan eraman behar izan zuten. Ilobak ttikitatik zaindu zituen eta arrunt maite ditu, eta baita ilobek bera ere. "Heriyun eaman ber". Jibatu.

Atso-lorra

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-059
Pasartea18. [0:29:10 - 0:31:10] (120 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
Laburpena

Enrike gogoratzen da Borrondin norbait jaiotzen zen bakoitzean ospatu egiten zela: atso-lorrarekin. Aranburuko izeba: zikiratzailea, partera, hildakoak janzten zituena, odolkiak egiten zituena... Esku onekoa zen.

Okillegiko "partera"

NorArroxa Pikabea Artola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-053
Pasartea16. [0:33:45 - 0:37:00] (195 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
LaburpenaOkillegiko amona Maria aritzen zen han inguruan partera lanetan. Arroxak harekin eduki zituen bere seme-alabak. Alaba batekin odol asko galdu zuen, baina bizkortu zen, hala ere. Oilo-salda hartzen zuten bizkortzeko. 40 egun etxetik atera gabe egon behar zen, eta teila buruan hartuta atera behar zen. Artikutzan egiten zuen eliza-sartzea. Hika.

Amatasuna

NorArroxa Pikabea Artola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-053
Pasartea14. [0:29:35 - 0:32:00] (145 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Laburpena15 urtean eduki zituen 11 seme-alaba. Denak batera jaio eta denak batera hazi. Okillegiko amonarekin eduki zituen.

Etxean jaio

NorArroxa Pikabea Artola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-053
Pasartea17. [0:37:00 - 0:39:40] (160 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
LaburpenaErditze guztiak ezberdinak dira. Orduan ez zen ospitaleetan jaiotzen. Bazegoen Clinica Pilar edo, baina gehienak etxean jaiotzen ziren, praktikantea etxera ekarrita. Urruti bizi zirenak parterekin moldatzen ziren. Lehen haur asko hiltzen zen.

Jaiotza

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-044
Pasartea11. [0:19:47 - 0:21:20] (93 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Arropak eta makilaia
Gizartea » Osasuna » Jaio
LaburpenaHaur jaioberria nola janzten zen: hiru pikuak, haurtzapiya. Parterak.

Haurra zaintzen

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-044
Pasartea13. [0:24:40 - 0:27:00] (140 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Gizartea » Osasuna » Medikoak
Historia » Orokorra
LaburpenaBularra emateko nola konpontzen zen. Lanean ari zen bitartean, biberoia: behi-esnea urarekin nahasia. Haurra oinez hasteko aholku ezberdinak ematen zituzten amonak eta medikuak.

Bularra

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-044
Pasartea12. [0:21:20 - 0:24:40] (200 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Historia » Orokorra
LaburpenaOritza txarra zen jaioberriarentzat eta beste ama batek ematen zion bularra lehendabiziko egunetan. Bularra eta biberoia.

"Partera"k

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-044
Pasartea9. [0:18:30 - 0:19:44] (74 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
LaburpenaAmona batzuek hiletetan eta jaiotzetan laguntzen zuten. Lehen, etxean jaiotzen ziren, eta gero hasi ziren ospitaleetan jaiotzen. Jaioberriei faja jartzen zieten: trosatua.

Bataioa

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-043
Pasartea2. [0:06:15 - 0:07:30] (75 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
LaburpenaLehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.