Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Gaztetako ibilerak

Amaixkillak

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-077
Pasartea15. [0:29:30 - 0:31:50] (140 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
LaburpenaGregorik gogoan du amaixkilla-rako etxera joan behar zela (Oiartzunen amezkilla jaso dugu). Behin, txokolate-jatera gonbidatu zituzten eta ez zituzten amaixkillak entzun. Etxera joateko beldurrak egon ziren; aitak ez zien errieta egin baina hurrengoan goizago joateko esan zien.

Ilundu aurretik etxean

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-073
Pasartea19. [0:47:10 - 0:49:20] (130 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
LaburpenaIlundu aurretik etorri behar izaten zuten etxera, orain gazteak kalera ateratzen diren tenorean.

Gaztetan non ibiltzen ziren

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-071
Pasartea14. [0:35:50 - 0:36:45] (55 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Historia » Orokorra
LaburpenaGaztetan Altzibar eta Txikierdiko bileretara joaten ziren gehienetan. Tarteka Errenteriara edo Donostiara. Zirkoa ikustera Amarara eta euskal bilerak egiten zirenean zezen-plazara.

Soldaduskaz

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea26. [0:47:40 - 0:48:20] (40 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
LaburpenaSoldaduska kontuekin jarraitu du. Horiek esan eta ezin direla sinistu.

Soldaduskan hildakoak

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea25. [0:44:30 - 0:47:40] (190 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
LaburpenaBurgeten egin zuen soldaduska. Gaizki pasatu zuten. Eskualdeko mutil indartsuenak ere bertan hil ziren. Gero berriro Iruñera itzuli ziren, eta han estraperloan erosten zuten janaria, eta, gutxienez, ez zuten goserik pasatu.

Gerran baino okerrago soldaduskan

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea27. [0:48:20 - 0:50:05] (105 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
Laburpena

Joxemarik Burgeten egin zuen soldaduska. Lezoko Amutene baserrikoak zioen Burgeten soldaduska egindakorik inor ez zegoela sano. Oiartzuar bat inutil total bidali zuten handik, soldaduska bukatu aurretik. Joxemariren anaiak gerra garaian hobeto ibili ziren bera bake garaian soldaduskan baino.

Soldaduska gogorra Burgeten

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea24. [0:41:10 - 0:44:30] (200 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
Laburpena29 hilabete egin zituen soldaduskan. Toki txarretan tokatu zitzaion. Lehendabizi, Iruñera. Handik, Burgetera: udara txarra egin zuen, elurra eta izotza. Gosea, zorriak, sarna eta hotza besterik ez zuten ezagutu. Ahal zuen guztiak alde egiten zuen Frantziara. Han pasatakoak ez dira sinistekoak.

Gurutzeko lagunak

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea2. [0:01:10 - 0:03:00] (110 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Baratzea; soroa
Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
LaburpenaGurutzeko Seastarreneko beheko bizitzakoek sagardoa egiten zuten eta Peluko lagunarekin joaten zen bertara. Hika.

Soldaduska

NorManuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-064
Pasartea17. [0:29:55 - 0:31:05] (70 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Harreman sozialak (despedidak...)
LaburpenaManuelek Burgos eta Albaceten egin zuen soldaduska. 30 hilabeteko soldaduska. Alfer-alferrik.

Atxarraztalua sufiziente ibiliko duen emakumea behar

NorManuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-063
Pasartea17. [0:39:10 - 0:39:40] (30 segundu)
GaiakGizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Matxismoa
Gizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak
LaburpenaBeste nobio batek ere ezkontzeko eskatu zion eta Inaxik ea zein baldintza jartzen zion galdetu zion. Mutilak halaxe erantzun zion: atxarraztalua sufiziente ibili behar zuen emakumea behar zuela. Hura ere utzi egin zuen Inaxik.