Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Mojak

Cía de María

Eskolako kontuak

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-028
Pasartea9. [0:19:30 - 0:23:00] (210 segundu)
GaiakGizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Hezkuntza » Mojak
LaburpenaBatzuek jaunartze handia eginda eskola ere utzi egiten zuten. Beste batzuek hamasei urtera arte jarraitzen zuten. Maria Jesusek ere hamasei urtera arte jarraitu zuen, baina maiztasun gutxirekin. Kartilla, katona, entziklopedia ikasten zuten; denetik pixka bat. Behin diktaketa gaizki egin zuen eta zigortu egin zuten.

Mojen eskola

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-028
Pasartea2. [0:04:10 - 0:06:00] (110 segundu)
GaiakGizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Hezkuntza » Mojak
LaburpenaKaleko mojen eskolara joaten zen, Gurutzetik oinez. Orain Manuel Lekuona Biblioteka dagoen tokian zeuden mojak. Eskolaz gain, zaharrak ere zaintzen zituzten. Zortzi urtera arte mutilak eta neskak batera ibiltzen ziren. Baina gero mutilak beste tokietara joaten ziren eta neskek segitzen zuten. Eskola beraiek garbitzen zuten, baina superiorak etortzen zirenerako garbiketa sakonagoa egin behar izaten zuten.

Eskolan zigortua

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-028
Pasartea4. [0:06:20 - 0:10:10] (230 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Eskola
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Hezkuntza » Mojak
LaburpenaOso kontentu ibili zen eskolan, asko jostatzen ziren. Zigortu ere egiten zituzten. Bera ere zigortu izan zuten. Lotsa handia pasatu zuen eta etxera eraman behar zituen enkarguak egin gabe gelditu zelako kezka galanta ere bai.

NorKorneli Egimendia Aranburu
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-010
Pasartea15. [0:41:00 - 0:43:30] (150 segundu)
GaiakGizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Hezkuntza » Mojak
LaburpenaMonjen eskolan ibilia da. Bukatu eta gero ere partikular joaten zen, eskulanak ikasteko. Ez zuen arreoa prestatu behar izan, etxera ezkondu baitzen. Kornelik anaia zuen, Ugartera ezkondua.

NorKorneli Egimendia Aranburu
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-010
Pasartea16. [0:43:30 - 0:45:10] (100 segundu)
GaiakGizartea » Hezkuntza » Eskolak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Gizartea » Hezkuntza » Mojak
LaburpenaHamalau urte arte edo ibili zen eskolan. Aitzakia: harekin joan eta beranduxeago etxeratzen zela, baina amari dena prestatua uzten ziola. Ama asko aipatzen du; izan ere, amarenera ezkondu ziren, eta elkarrekin egon ziren beti.