Eskolak
Herriko-eskola; eskola txikiak,
Aierdiko eskola
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 8. [0:10:00 - 0:12:50] (170 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak Historia » Orokorra |
| Laburpena | Eskolara Aierdira joan ziren. Maistra kastillana zuten. Esku batean behatz bakarra zuen, baina harekin ederki kontzen zion masailari. Aierdin bertan bizi zen. Eskolara apaiza etortzen zen zinemarekin. "Holako santo eta halako santo ta... bai! guk santua lurrin aztarka, olluak bezela". "Bihatz motza harrekin ta-ta-ta". "Lañeza geyegi re". Aztarka. Punttaran. |
Mandoei begira
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 2. [0:00:50 - 0:03:50] (180 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Domingoren familia Ardotzera joan bazen ere, berez Maxalengoak dira. Maxalengoak mandazainak ziren eta egur-ikatza garraiatzen eta saltzen aritzen ziren. Domingok nahiago zuen mandoekin lanean aritu eskolara joan baino. Eskola gutxirekin gelditu zirela baina kontuak eramateko adina badakitela dio. "Aurreko opiziyua ondokuk e". "Holaxe puxkatin ibili ginan". Tratalaia. |
Aranoko maistrak
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-077 |
| Pasartea | 25. [0:57:40 - 1:00:30] (170 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak |
| Laburpena | Gregori, Aranoko eskolaz: Lehendabizi, maistra zahar bat izan zuten. Harekin ez zuten leitzen ere ikasi. Gero, Iruñetik etorri zen maistra, eta, hura gogorragoa izaki, ez zuten eskolara joan nahi izaten, baina aitak behartu egiten zituen. Gero, Zarauzko beste bat ere eduki zuten. Haiekin ikasi zuten leitzen, eskribitzen eta erdara pizar bat. |
Aizegainen eskola
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-078 |
| Pasartea | 3. [0:03:50 - 0:06:00] (130 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Gizartea » Eskola Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Berak baserrirako gelditu behar zuen hasieran, eta beste senideek eskola gehiago izan zuten. Trumoitar batek Aizegainen gaueko eskola jarri zuen eta han egin zuen negu bat, inguru hartako beste baserritar gazteekin batera. Trumoia ikazkina zen, baina fraile ibilia zenez, zer edo zer bazekien. |
Altzibar eta Basterotxiki
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-077 |
| Pasartea | 19. [0:40:20 - 0:42:10] (110 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aldaketak Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Basterotxikira ezkondu ziren. Garai haietan zaila zen etxea aurkitzea. Altzibar arrunt ezberdina zen garai hartan. Basterotxikin eskola zegoen. |
Eskola aukerarik ez
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-077 |
| Pasartea | 24. [0:56:15 - 0:57:40] (85 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak |
| Laburpena | Joxe Luixek ezin izan zuen denbora luzean eskolara joan. Lehendabizi Karrikako eskolan egon zen. Hiru hilabete egin, eta zerbaitengatik eskola eten egin zen. Gero Aizegainen ere jarri zuten eskola, baina han maisuak negu bakarra egin zuen. |
Karrika eta Altzibarko eskolak
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-076 |
| Pasartea | 10. [0:17:00 - 0:20:10] (190 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak |
| Laburpena | Joxeren aurrekoek Karrikan zuten eskola, eta, beraiek, berriz, Altzibarrera joaten ziren. Karrikan norbaitek jarri zuen gaueko eskola, edadeko jendeari zer edo zer erakusteko. Joxeren anaiak maistrak baino gehiago zekien. Anaia bizkorra zen, baina oso gazterik hil zen. Maistra eroa. |
Gaztetatik lanean
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-076 |
| Pasartea | 11. [0:20:10 - 0:23:30] (200 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, haurrak lan-munduan Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Joxe ez zen oso gustura joaten eskolara. 14 urterekin herri lanean hasi zen eta 16 urterekin Altzibarko paper fabrikan. Soldaduska Arditurriko meategietan egin zuen. Paper fabrika desegin zenean, harrobian hasi zen, eta handik Diputaziora pasatu zen. Errepideak egin eta konpontzen aritzen zen. Garai batean, aurrerapenik ez zegoen eta dena eskuz egin behar zen. Lan zikina zen. |
Eliza, euskaraz; eskola, erdaraz.
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-073 |
| Pasartea | 12. [0:28:00 - 0:31:00] (180 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Euskara » Euskara / erdara Historia » Orokorra |
| Laburpena | Mezak latinez izaten ziren, baina abestiak euskaraz. Naximentuarekin ere euskaraz kantatzen zuten. Garai hartan euskarari elizak kontu zion. Eskolan egiten zen erdaraz. Lorentxak dio beraiei ez ziela inork galarazi euskaraz egitea. Gero haurrei bai; eskolan erdaraz egin behar izaten zen. Inaxi 11 urte arte mojetara joan zen eta gero publikora, Bekoplazara. |
Mendinzarreko eskola
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-071 |
| Pasartea | 6. [0:13:50 - 0:16:30] (160 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Hezkuntza » Eskolak Gizartea » Euskara » Euskara / erdara Gizartea » Hezkuntza » Maixu-maistrak |
| Laburpena | Mendinzarren eskolak ematen zituen Anttoni maistrak. Donostiako lehengusuak gehiago zekien erdaraz. Anaia zaharrena bihurria zuen Joxemarik. |


