Bideak
Mendibideak
Albisturren apopiloak
| Nor | Anttoni Andalurria Urrutia |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-084 |
| Pasartea | 19. [0:40:20 - 0:42:50] (150 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Hotelak Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak |
| Laburpena | Ur-korrontea oraindik jarri gabe zegoen garaietan, Tolarekoek Altxuko iturritik ekartzen zuten ura. Tolaren ez ezik, beste toki askotan ere lanean aritu izan da Anttoni: Albisturrenen kabañak prestatzen eta arropa garbitzen aritu izan zen. Albisturren tolareak zeuden eta maindireekin estaltzen zituzten. Zontzorroizko errepidea egiten ari zirela, apopilo asko egoten zen bertan. Hika. |
Ergoiengo bidea
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 11. [0:15:20 - 0:16:40] (80 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aldaketak Gizartea » Herri antolaketa » Bideak |
| Laburpena | Gaur egun, errepidea bada, baina, garai batean, oso bide txarra zen Ergoienera. Autoa Olanditxoneraino (Olantxene) bakarrik iristen zen, eta Ergoiendik haraino ahal zen moduan joaten ziren; gaixoak, hankailletan. |
Bideak, garbi
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 14. [0:19:45 - 0:22:30] (165 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Baserria » Lana » Herrira saltzera, erostera Gizartea » Herri antolaketa » Oiartzungo kaleak |
| Laburpena | Herri bideak ongi ezagutzen ditu Xabierrek. Asko galdu egin dira. Zakarrak hartu ditu. Lehen garbi zeuden, denak oinez ibiltzen baitziren. Gerra denboran Berinberrira joan ziren, eta gogoan du hango mutilak oinez joaten zirela eskolara. Kalera erosketak egitera astoekin etortzen ziren. San Juan kalean astelehenero izaten zen feria. |
Bide zailari umore ona
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-070 |
| Pasartea | 8. [0:11:10 - 0:13:00] (110 segundu) |
| Gaiak | Iritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Herrikoak |
| Laburpena | Bidea irristalaria zen, tupa baitzen. Nolakoa zen. Herri lurra zen eta ez zuen inork zaintzen. Astoarekin jaisten ziren. Hori bai, beti umore onean egoten zen Joxe Mari: txistuka eta kantari. Xabier Leteren ama, Edurne Bergaretxe, berari entzuten egoten zen. |
Arraguako aldaketak
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-070 |
| Pasartea | 6. [0:06:50 - 0:09:30] (160 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aldaketak Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Lanbarrendik esneketaria etortzen zen: Lartzabal, Arragua eta Ugaldetxo inguruko baserriko esneak hartzen zituen. Bide txarra zuten Bidagurutzetatik -Birauztatik- Arraguara, oso irristalaria. Ingurua asko aldatu da. |
Eskolak
| Nor | Marijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-066 |
| Pasartea | 23. [0:32:45 - 0:36:00] (195 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Kantak eta kontakizunak » Abestiak Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Tronpeoko malda ongi ezagutzen dute iturrioztarrek, kalera joateko bidean baitago. Eskola: Domi mojetan ibili zen, kalean. Marijose ta Maillolli, auzoko eskolan. Oraindik gogoan dituzte kantak. Kantuan. Hika. |
Zamalbidetik Errenteriarako bidea
| Nor | Manuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-063 |
| Pasartea | 22. [0:50:00 - 0:52:55] (175 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Herri antolaketa » Arazoak Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Historia » Orokorra |
| Laburpena | Errenteriara oinez ibiltzen ziren, Zamalbidetik. Bide eskasak ziren. Alpargatekin joan eta kalean zapatak jantzi. Astoa ere trabatuta gelditzen zitzaien. Asto bat ito egin zen, gainera. Bidea konpontzen hasi ziren, baina gerra etorri eta bertan behera gelditu zen. Gero, Lapaza medikua alkate jarri zenean, errepidea egin zuten. |
Aeroplanoa zela uste
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 8. [0:09:00 - 0:10:10] (70 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak |
| Laburpena | Altzira ez zen behin ere automobilik igo, eta, Juanito kamioiarekin igo zenean eta hango argiak ikusi zituztenean, uste zuten aeroplano bat erori zela. Estrata txarra zen, baina hegoa zegoenez, lehorra zegoen. Hika. |
Apustu kontuak
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 10. [0:11:20 - 0:14:30] (190 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak |
| Laburpena | Juanitok apustua nondik nora atera zen kontatu digu. Kamioia aitarena zen eta kezkatuta egon zen hura, leihotik begira, semeak zer egiten zuen erne. Hika. |
Juanitok apustua irabazi
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 6. [0:06:40 - 0:08:50] (130 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak |
| Laburpena | Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen. |


