1936-1939: Gerra zibila
Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.
| Nor | Anttoni Andalurria Urrutia |
|---|---|
| Lehentasuna | 2 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-084 |
| Pasartea | 24. [0:54:00 - 0:57:00] (180 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Gerrako kontuak: ahizpak taloa gorde zuen, baina soldaduek harrapatu egin zuten. Tolare itxita zegoen. Soldaduak zein etxetan zeuden: Etxenagusin, Matxinen mandoekin, Munuan ere uste du baietz... |
Etxenagusin soldaduak
| Nor | Anttoni Andalurria Urrutia |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-084 |
| Pasartea | 23. [0:53:25 - 0:54:00] (35 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Gerra garaian, Etxenagusi soldaduz josita egon zen. Altzibarren fusilatutakoek hantxe pasatu zuten gaua. Presoak edukitzen zituzten. Etxenagusi gaur egun desagertua da. Tolareren ondoan zegoen. Anttoniren jaiotetxea zen. |
Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 12. [0:16:40 - 0:18:35] (115 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak. |
Aitaren ahaleginak semeak babesteko
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 14. [0:20:35 - 0:22:50] (135 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Hemengo giyantia Goñi zen. Domingoren aitak ez zituen mandoekin batera semeak ere militarrengana bidali nahi, baina ez zekien erdaraz eta ezin zuen bere nahia eskatu. Goñik lagundu zion. Maxalengo hiru anaiak segidakoak ziren eta denei tokatu zitzaien soldaduska gerra garaian egitea. Giyantia. |
Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 13. [0:18:35 - 0:20:35] (120 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Erlaitz inguruan frente gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika. |
Beren hegazkinak, eraso
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 15. [0:22:50 - 0:26:00] (190 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia |
| Laburpena | Domingoren anaia Loiolako kuartelean zegoen soldadutza egiten errepublikarrek hartu zutenean. Soldadutzan frentean ibili zen anaia: beren hegazkin batek bonbardatu zituen, deskuidatuta, eta zauritu egin zen. Beste auzoko bat ere han zen. "Eskoiak eta ezkerrak esaten tzen lehen, guk ez genun enteintzen miño". |
Aberatsak ere gerratik ihesi
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 24. [0:45:45 - 0:47:35] (110 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Herrikoak Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Kanpotarrak |
| Laburpena | Oiartzungo jauntxoak: Egiatarrak, Indianoko alemanak, Beldarraindarrak... Gerra garaian, askok alde egin zuten eta gero pixkanaka itzuli ziren. |
Gosea
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 16. [0:34:10 - 0:37:00] (170 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia |
| Laburpena | Aita kartzelan zegoen bitartean, amak gorriak pasatu zituen sei seme-alabak mantentzeko. 'Auxilio Socialen' jaten ematen zuten, baina ez zen nahikoa. Senideak familiakoen etxeetara banatu ziren. Orduan joan zen Lazkaora, amaren baserrira. Razionamendu kartillak. Baserritarrek uzta entregatu behar izaten zuten. Ilarak egin behar izaten ziren dendetan, eta ia ezer ez lortzeko. |
Karlista edo nazionalista
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 18. [0:38:50 - 0:40:20] (90 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Ekonomia, Lana, Politika » Politika » Abertzaleak Historia » Orokorra |
| Laburpena | Garai hartan ez daki zein alderdi izango ziren, baina orduan denak karlistak edo nazionalistak ziren. Ezer egin ez zuen jendea atxilotu zuten gerran. Oraingo gazteak gauzak ongi jakin gabe aritzen dira kritikatzen. |
Aita, kartzelan
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 15. [0:30:20 - 0:34:10] (230 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Ekonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » II Mundu Gerra |
| Laburpena | Gerran aita atxilotu zuten. Iruñeko San Cristobal espetxean hiru urte egin zituen. Aurretik Frantziako gerratik ihes egina zen eta ez zeukan paperik. Hori zela eta, desterratu egin zuten. Frantziara joan zen. Ordurako, Munduko Bigarren Gerra hasia zen eta kartzelan egin zituen beste hiru urte. Zigorra bete ondoren, bere egoera legeztatzea lortu zuen eta Oiartzunera itzuli zen, familiarengana. |


