Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

"Batallón de Trabajadores"

Militarren presentzia

NorXabier Harregi Agirrezabala
ZintaOIA-080
Pasartea14. [0:28:40 - 0:30:20] (100 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila
Ekonomia, Lana, Politika » Politika » Falangistak
Laburpena"Xabier ttikia zen garai hartan, baina gogoan du gerra eta ondorena: kale bete soldadu egoten zen. 'Trabajadore' pila bat zeuden; 'trabajadoreak' deitzen zieten, baina gerrako presoak ziren. Desfileak egiten zituzten militarrek. Gerran bertan, tropa nazionalak estatuko hiri bat hartzen zuen bakoitzean, mitina izaten zen plazan, eta herritarrak derrigortuta zeuden bertara joatera."

* Anderregiko harrian inguruan badagoela Legua-harri

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea28. [0:50:00 - 0:52:10] (130 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Gizartea » Herri antolaketa » Bideak
Gizartea » Euskara » Lexikoa
LaburpenaAnderregiko harrian inguruan badagoela Legua-harri bat, Errege Bidearen lekuko. Trabajadoreek egindako bideak. Erdaraz. Hika.

Milaka soldadu

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea23. [0:37:40 - 0:40:00] (140 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean
Gizartea » Euskara » Lexikoa
Laburpena"Gurutzen soldadu asko zegoen; milatik gora. Arkalen eta Babilonian barrakoiak zeuden. Gurutzeko errepidean aritzen ziren instrukzioak egiten. Hika."

Trabajadoreak

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea10. [0:18:10 - 0:20:40] (150 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean
LaburpenaGerraren ondoren, irin bila joan ziren Nafarroara. Antsillesen 'trabajadoreak' eta Borrokazelaietan eskoltak, edo kintoak. 'Trabajadore' batek ihes egin zuen eta garesti ordaindu zuen.

Trabajadoreak'

NorArroxa Pikabea Artola
ZintaOIA-052
Pasartea25. [0:55:30 - 0:56:50] (80 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
LaburpenaGerra garaian 'trabajadoreak' etortzen ziren Portuberrira. Lapurreta asko izaten zen. Trabajadoreen artean jatorrenak andaluziarrak ziren. Hika.

* Basarri bertsolariarengatik ari da. Aritxulegin ze

NorMaitxo Sagardia Olano
ZintaOIA-032
Pasartea21. [0:58:40 - 1:02:11] (211 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
LaburpenaBasarri bertsolariarengatik ari da. Aritxulegin zegoela, trabajadoreekin, baina denbora gehiago pasatzen zuela kaleko jende haundiarekin tabernetan, karretera egiten baino.

* Klaketa. Enfokatzen ari naiz. Lesakako karretera e

NorErramun Irazu Apezetxea
ZintaOIA-023
Pasartea1. [0:00:00 - 0:04:15] (255 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Ekonomia, Lana, Politika » Gerra ostea
LaburpenaKlaketa. Enfokatzen ari naiz. Lesakako karretera egiten ari ziren soldadu eta trabajadoreekin zeukaten harremana.

Lesakako errepidea: soldaduak eta 'trabajadoreak'

NorErramun Irazu Apezetxea
ZintaOIA-022
Pasartea27. [0:58:45 - 1:02:28] (223 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean
Laburpena"Lesakako errepidea egin zutenean, Portuburuko soroak erdiz erdi hartu zituzten. Artoa egin gabe zegoen oraindik eta moztuta behiei eman zieten; beraiek ezer gabe gelditu ziren. Gero gainera, 'trabajadoreek' gosea kentzeko artoa lapurtzen zieten. Egin aurretik gordetzen aritzen ziren. 'Trabajadoreek' Portuburu ondoan jaten zuten, eta, jan ondoren, andaluziarrak beren kantekin hasten ziren, burua pixka bat distraitzeko. Portuburukoek esnea Ergoienera eramaten zuten eta falangistak etortzen ziren bila. Gero Olatxeko zubira eramaten zuten, karreteran ari ziren soldaduek kafesnea hartzeko."

Erreketeak non zeuden

NorJoxe Luix Lardi Landa
ZintaOIA-001
Pasartea4. [0:04:43 - 0:06:53] (130 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores"
Ekonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » Herria berreraikitzen
LaburpenaErreketeak non zeuden. Gerran, Pauko Errota kuartel zentrala izan zen. Eta gerrare ondoren errepidea egiten hasi zirenean ere bai. Soldaduak zein baserritan egoten ziren. Presoak nola zaintzen zituzten.