Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Langileak eta ugazabak

Martinmotz, enkargatu

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea28. [0:56:30 - 0:58:10] (100 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaBeren enkargatua Martinmotz zen. Leoneko meategietan ibilia zen. Kinkila. Hika.

Etorkinak eta euskaldunak

NorJoakin Iza Artola
ZintaOIA-062
Pasartea13. [0:26:30 - 0:28:00] (90 segundu)
GaiakGizartea » Euskara » Euskara / erdara
Ekonomia, Lana, Politika » Industria
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
Laburpena"Bertako jende asko ari zen paper fabrikan, baina kanpoko jendea hasi zen gerora. Nagusiak erdaraz aritzen ziren, baina, behar-beharrean, euskaraz ere egiten zuten. Don Ignacio Iurrita zen nagusia; Andrexenean apopilo egoten zen. Eskuaraz. Kaixo motel."

Greba

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
ZintaOIA-059
Pasartea28. [0:47:40 - 0:49:40] (120 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaHamar eguneko greba gogoan du Enriquek. Urte pila bat eduki zituzten soldata igo gabe. Guardia Zibilak etorri zitzaizkion etxera, lanera joatera behartuz. Sindikalak hasi ziren mugitzen eta orduan mugiitu zen jornala.

Arditurriko arduradunak

NorJoxe Pagadizabal Artola
ZintaOIA-050
Pasartea10. [0:21:00 - 0:24:00] (180 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaJosek oso ongi ezagutzen zituen zoko guztiak eta fakultatiboari laguntzen aritzen zen, topografiatzen. Nagusiak ez zituzten ezagutzen. Arduradunak agertzen ziren tarteka meategietara. Oiartzungo kalean bizi ziren: bi fakultatibo, ingeniaria eta kimikoa.

Zator lana

NorJoxe Pagadizabal Artola
ZintaOIA-050
Pasartea11. [0:24:00 - 0:27:30] (210 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
Laburpena"Topografoak prezisio ikaragarria zuen; zatorraren modukoa omen zen. Burdin bat jartzen zuen lurrazalean bi kilometrotara-edo, zuloa egiten hasi, eta, janez-janez, burdineraino iristen ziren, batere deskuidurik gabe. Meazuloa nola egiten zen. Hika."

Errenteriako Esmalteria

NorRufino Arbelaitz Sarasola
ZintaOIA-039
Pasartea8. [0:23:10 - 0:26:00] (170 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Industria » Altzairua
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaErrenteriako Esmalterian eltzeak egiten ziren. 2000 artikulu ezberdin egiten zituzten. Estatu guztira bidaltzen zituzten. Langileei etxean behar zituzten eltzeak ematen zizkieten, baina zuzendariak sinatu behar izaten zuen, eta askotan ez zuen ematen eskatutako guztia.

Esmalterian enkargatu

NorRufino Arbelaitz Sarasola
ZintaOIA-039
Pasartea5. [0:13:00 - 0:17:30] (270 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Industria » Altzairua
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaErrenteriako Esmalterian hogeita lau urte egin zituen lanean. Enkargatu zegoela, nagusiz aldatu zen lantegia, eta bera baino gutxiago zekien bat jarri zuten berarekin enkargatu. Bere urteetako lana baloratzen ez zutela ikusita eta hainbeste urtean lanean arituta zeukan soldata txikia kontuan hartuta, Esmalteria utzi eta oxigeno enpresan hasi zen lanean. HIKA.

Soldata eskasa

NorRufino Arbelaitz Sarasola
ZintaOIA-039
Pasartea4. [0:09:20 - 0:13:00] (220 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Industria » Altzairua
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaRufino hamalau urterekin hasi zen Errenteriako Esmalterian lanean. Hogeita lau urte egin zituen bertan. Behin eskatu zuen soldata igoera, eta hala ere, ez zioten onartu. Orain dela 50 urte etxebizitzek zenbat balio zuten aipatzen du. Gaur egun baino askoz ere merkeagoak ziren, baina orduko soldata txikiak kontuan hartzen baditugu, orduan ere garestiak ziren. Hor etorri zit.

* Erropa nola garbitu agintzen zioten nagusiek. Dono

NorKorneli Egimendia Aranburu
ZintaOIA-011
Pasartea23. [0:50:10 - 0:53:10] (180 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Lixiba eta labaderoak
LaburpenaErropa nola garbitu agintzen zioten nagusiek. Donostian lejia erabiltzen zen baina hemen ez, eta hemengoak usai goxoagoa izaki.

Haurrak lanera behartuak

NorJoxe Luix Lardi Landa
ZintaOIA-007
Pasartea13. [0:23:30 - 0:27:10] (220 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Langileak eta ugazabak
LaburpenaHaur morroia: haurrak ez ziren errespetatzen. Jo, ez zituzten jotzen, baina edozein ordu eta garaitan lan egitera bidaltzen zituzten. Bidean kilometro pila oinez, eta okerrena Guardia Zibila noiz agertuko beldurrak ibili beharra izaten zen.