Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Lan-baldintzak

Langileen arteko harremanak. Elkartasuna. "Sábado inglés"; Kanpotarren eta bertakoen arteko harremana

Lana, erruz, eta jana, eskas

NorDomingo Elizondo Lekuona
ZintaOIA-082
Pasartea33. [0:58:10 - 1:00:00] (110 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Baserria » Lana » Lanbide zaharrak
LaburpenaGaztetan lan asko eginak dira, eta, askotan, eskas eta gaizki janez. Eta hala ere, adin honetara iritsi dira. Lehenago, beren gurasoek taloa eta sagarra bakarrik izaten zuten jakitarako, eta gazta. Besazurtenak.

Udaletxeko lan baldintzak

NorXabier Harregi Agirrezabala
ZintaOIA-079
Pasartea23. [0:39:10 - 0:41:10] (120 segundu)
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Argindarra, dutxa, irratia...
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Udal langileak
LaburpenaUr-kontagailu gehiago jartzen hasi zirenean, lana pilatu zitzaion, eta, bizartegian ere jarraitu nahi zuenez, beste bati eskaini zion lana. Udalarentzat aritu zenean, ez zuten udal langile gisa eduki, eta lan baldintza eskasekin ibili zen. Garai hartan horrela egiten ziren gauza asko. Ezto.

Arditurrin, baldintza onak

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea29. [0:58:10 - 1:00:40] (150 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaPaper fabrikan baino gehiago irabazten zuen meategietan. Hiru hiletik behin primak izaten zituzten, eta hura kobratzean, sagardotegi guztiak jiratzen zituzten. Razionamendua ere ederra izaten zuten meategietan aritzen zirenek.

Mando lana Arditurrin

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea22. [0:44:00 - 0:46:30] (150 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaMandoa hil zitzaien Arditurrin eta haren lana egiten pasatu zuten soldaduska denbora. Hala ere, kontent, soldaduska ona pasatu zutela eta, barruan baino hobea zela kanpoan lan egitea eta. Barruan aritzen zirenek lo egiten zuten zuloan.

Ur asko meazuloetan

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea23. [0:46:30 - 0:49:30] (180 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaUr asko zegoen meazuloen barruan. Bi bonba martxan, septimoan, ura kenduko bazen. Beste mandoa zuloan ibiltzen zen, bagoiak planora ateratzen. Eta planotik labaderora beraiek ateratzen zituzten. Arditurrin mugimendu handia zen.

Altzibarko paper fabrikan, lan arriskutsu franko

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea16. [0:31:50 - 0:33:30] (100 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, umeak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaMutil kozkor bat kortaderan aritzen zen eta makinak harrapatu zuen. Joxek ikusi eta atera egin zuen. Eskapada ederrak egiten zituzten gazte haiek.

Paper fabrika zergatik erori zen

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea19. [0:37:20 - 0:39:20] (120 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, umeak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrika zergatik erori zen. Gainean ura zegoen. Makina baten dardarizoak eragin omen zuen istripua. Trapua txikitzen aritzen ziren emakumeak, papera egiteko.

Altzibarko paper fabrika erori zenekoa

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea18. [0:34:10 - 0:37:20] (190 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, umeak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrika erori egin zen, langileak bertan zirela. Joxe ez zuen harrapatu. Arratsaldean joan beharra zen lanera, baina abisua eman zioten. Langileak ezin atera ikusi zituen. Emakume pila batek egiten zuen lan bertan. Bi langile hil ziren eta beste bat oso gaizki ibili zen.

Lan istripua

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea12. [0:23:30 - 0:26:10] (160 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaDiputazioan lanean ari zela, istripua izan zuen. Auto batek harrapatu zuen lanean ari zela. Lankideek uste zuten hil egin zela. Lan txarra eta arriskutsua da, izan ere, errepideetakoa.

Altzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak lanean

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-076
Pasartea14. [0:29:50 - 0:31:40] (110 segundu)
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Emakumeak, umeak lan-munduan
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak
LaburpenaAltzibarko paper fabrikan mutil kozkorrak ere aritzen ziren lanean. Arrisku handiko lanetan, gainera. Asko gelditzen ziren makinetan harrapatuta. Behin, gazte bat harrapatu zuen eta ez zen ausartu abisatzera. Eskerrak Joxek bere tokitik ikusi zuen.