Beste batzuk
Eskola, ekonomatoa, udalekuak, zinea; koperatibak; langileak
Haurren heziketa
| Nor | Frantxiska Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-085 |
| Pasartea | 6. [0:08:30 - 0:12:05] (215 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Gizartea » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak |
| Laburpena | "Frantxiska Txarondokoa da eta Txanpa?era ezkondu zen. Inguru hartan haur asko ibiltzen zen eta haiei errietan aritzen zen, ongi hezi nahian. ""Gustatu zitt"". ""Kakaxu zikin bat"". ""Maisua denak maisu ber du"". ""Gu geok hor ibili gi?an"". Zapotia. Eju. Amilka. Hika." |
Pinatxone
| Nor | Anttoni Andalurria Urrutia |
|---|---|
| Zinta | OIA-084 |
| Pasartea | 14. [0:31:20 - 0:32:30] (70 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak, |
| Laburpena | Gaur egun Pagoalde industrialdea dagoen tokian, torno fabrika zegoen. Antonio Pinatxok sortu zuen 1946 aldera. Auzoan, fabrikari, Pinatxone deitzen zitzaion. Langile asko zituen eta Tolaren bazkaltzen zuten askok. Bertako etxekoandrea operatu zutenean, ezin izan zuen jarraitu denei bazkaria ematen. |
Kudeatzaile eta kontu-hartzaile
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-081 |
| Pasartea | 11. [0:17:50 - 0:19:40] (110 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk |
| Laburpena | Bizartegiko lanaz gain, Xabier urte askoan aritu izan da hainbat oiartzuarren diru-kontuak eta gestioak egiten. Bi igeltserorekin hasi zen, eta, pixkanaka, gero eta jende gehiago hasi zitzaion zerbitzua eskatzen. Lana pilatu zitzaion. Lehen kontu guztiak eskuz egin behar ziren. Kalkulagailuak bazeuden, baina motelak ziren eta ez oso seguruak. |
Arian ikasia
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-081 |
| Pasartea | 13. [0:32:30 - 0:33:40] (70 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk |
| Laburpena | "Gestio eta diru-kontuak egin dizkio herritar askori, baina ez berez eskola asko zuelako. 14 urte arteko eskola izan zuen, baina beti izan du zaletasuna leitzeko eta informatzeko, eta asko praktikatuz ikasi du. Bizartegiaz gain, beste lan mota asko egitea tokatu zitzaion gaztetatik. ""Indakun damuik ez dut izaten""." |
Bizitza handiko plaza
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 12. [0:25:00 - 0:26:40] (100 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Gizartea » Herri antolaketa » Merkataritza Gizartea » Herri antolaketa » Oiartzungo kaleak |
| Laburpena | Plazak bizitza handia zuen. Garai hartan, auzoetan bazeuden dendak, baina gremio gehienak Oiartzungo kalean zeuden. Posta banatzeko herritar bat nahikoa zen: Agapito aritzen zen, eta, haren ondoren, sakristaua. Gero jarri zuten bulegoa. 'Caja de Ahorros' udaletxe azpian zegoen. |
Barberua
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 7. [0:07:25 - 0:11:00] (215 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa Gizartea » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak |
| Laburpena | Lazkaon hiru urte egin zituen, amaren baserrian. Handik etorri eta bizartegian hasi zen aitarekin eta jubilatu arte aritu da bertan. Gaztetan ez zitzaion gustatzen ofizioa, baina aitak berarekin nahi zuen. Azkeneko urteak gustura egin ditu, ordea. Jendearekin oso gustura egon da. |
Mendizalea
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 9. [0:12:10 - 0:15:10] (180 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Kultura, Kirola, Jaiak » Mendia eta hondartza » Mendira nagusitan |
| Laburpena | Oso mendizalea da Xabier. Gaztetan oso lotua zegoen bizartegiarekin, igandeetan ere irekita izaten baitzuten. Lehen, igandeetan irekitzen ziren dendak, baina gero aldatu egin zen. Igandeetan ixten hasi zirenean eduki zuen denbora mendira joateko. Zirriki-zarraka. |
* Ez dela tabernazalea eta horregatik kosta zitzaiol
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 8. [0:11:00 - 0:12:10] (70 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Kultura, Kirola, Jaiak » Mendia eta hondartza » Mendira nagusitan |
| Laburpena | Ez dela tabernazalea eta horregatik kosta zitzaiola jendearen harreman falta hartara ohitzea. Orduekin zuzena zela eta jendea han edukitzen zuela zai. Bere afizioak ere baditu: mendia, baratza, leitu... |
Oinez
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Zinta | OIA-078 |
| Pasartea | 8. [0:14:30 - 0:17:45] (195 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Iritzia » Gaur egungo kontuak » Kontakizunak, iritziak, albisteak... |
| Laburpena | Joxe Luix oinez asko ibilia da. Gaztetan, halabeharrez, eta, gero, afizioz. Baita erretiratu eta gero ere. Gregori ere asko ibiltzen zen. Erretiratu ondoren makina bat antolatutako zeharkaldi eginak dira eta sari asko dituzte etxean. |
Oinez asko ibiliak
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Zinta | OIA-078 |
| Pasartea | 9. [0:17:45 - 0:20:00] (135 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Iritzia » Gaur egungo kontuak » Kontakizunak, iritziak, albisteak... Historia » Orokorra |
| Laburpena | Senar-emazteak biak asko ibiltzen ziren. Orain gutxiago. Bihotza nekatuta zeukala eta, markapasos jarri zioten Joxe Luixi. Antxoika-antxoika. |


