Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Ospakizunak

Feriak; Ezkontzak; Jaiak; Soinujoleak,

Portuberri taberna eta bilera

NorFrantxiska Pagadizabal Artola
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-085
Pasartea31. [0:51:20 - 0:52:50] (90 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aisialdia
Baserria » Gizartea » Auzoak
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaPortuberri Tornolako taberna zen. Soinua jotzen zuten jaietan eta huraxe zen Tornolako bixitasuna. Gainerakoan, lana. Auzolana: gerraren ondoren elkarri asko laguntzen zitzaion. Zagiya. Haixtiya. Makua.

Azegaineko bilera eta apaizaren baimenak

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-075
Pasartea27. [1:00:50 - 1:02:31] (101 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Dantza
Gizartea » Erlijioa » Eliza
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaAzegaineko bilera ("Azain"). Arlepon taberna. Azainen soroan denak saltoka ibili, eta Arlepora, jatera. San Joxe eguna seinalatua izaten zen Azainen. Apaizari eskatu behar izaten zitzaion baimena, Garizuma zen eta. Eruan baitan.

Lan handia, eta ilusioa handiagoa

NorJoxemari Mitxelena Gelbentzu
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-070
Pasartea19. [0:31:35 - 0:34:40] (185 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaUr korronterik ez zuten etxean: euria egiten zuenean teilatutik hartzen zuten. Estanixen errekan garbitzen zuten arropa, harri leun bat jarrita. Umore onarekin ibiltzen ziren. Lehengo eta oraingo familia oso ezberdinak ziren. Gabonetan denak elkartu eta gutxi behar zen jatekoa berezia izateko: kapoi zaharren bat edo oilo zaharren bat eta arroz-esnea. Gutxitan jaten ziren horrelakoak: Urtezaharretan, Eguberrietan eta xanistebanetan. Miño gosiak ez giñan il e.

Bilerak nonahi

NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-061
Pasartea18. [0:31:50 - 0:35:10] (200 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aisialdia
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaToki askotan izaten ziren bilerak. Ezagunenak Altzibar eta Txikierdikoak ziren, baina baserri askotan jotzen zen soinua; Pikoketan eta Amezketan, esaterako. Irunen: Xorruene, Estebene eta Bentasen... Galdostarren osabak, Borreiak, toki askotan jotzen zuen soinua. Neska kontuak. Pallakatu. Hika.

Atso-lorra

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-059
Pasartea18. [0:29:10 - 0:31:10] (120 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
Laburpena

Enrike gogoratzen da Borrondin norbait jaiotzen zen bakoitzean ospatu egiten zela: atso-lorrarekin. Aranburuko izeba: zikiratzailea, partera, hildakoak janzten zituena, odolkiak egiten zituena... Esku onekoa zen.

Arreoa

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-038
Pasartea5. [0:10:20 - 0:13:20] (180 segundu)
GaiakGizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaArreoa: mutilarekin hastean edo hasi aurretik hasten zen emakumea arreoa prestatzen. Moja joaten zirenek ere egin behar izaten zuten. Ezkondu aurretik arreoa erakusgai jartzen zen, lagunek eta auzokoek ikus zezaten.

Atsolorra

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-038
Pasartea9. [0:16:15 - 0:18:00] (105 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
LaburpenaJaio eta lehendabiziko lana bataiatzea izaten zen. Otordua etxean egiten zen aitabitxi-amabitxiekin. Egun batzuetara, berriz, atsolorra: auzoko emakumeak haur jaioberria ezagutzera joaten ziren.

Ezkontza eta jaiotza

NorMaitxo Sagardia Olano
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-035
Pasartea22. [0:45:00 - 0:48:25] (205 segundu)
GaiakGizartea » Osasuna » Jaio
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
Gizartea » Erlijioa » Sakramentuak
LaburpenaAhal zen arreo dotoreena egiten saiatzen ziren neskak. Pregoiak egiten zirenerako-edo erakusten zen arreoa. Hiru pregoi izaten ziren elizan, ezkontzaren berri emateko, eta, norbaitek zer edo zer argitu behar bazuen, orduan zuen aukera. Jaio etxean egiten zen, medikuarekin edota parterarekin.

Arreoa

NorMaitxo Sagardia Olano
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-035
Pasartea18. [0:37:20 - 0:40:00] (160 segundu)
GaiakGizartea » Neskatan-Mutiletan » Nobio-kontuak
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaEzkontzerako arreoa prestatzen zuen neskak, eta, ezkondu aurretik, erakutsi egiten zuen. Etxeko arropa (zurimenta) eta ontzia prestatzen zen arreoan, zein baino zein dotoreago.

Garai bateko lababoak

NorMaitxo Sagardia Olano
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-035
Pasartea20. [0:40:40 - 0:41:20] (40 segundu)
GaiakKultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
Baserria » Ohiturak » Ospakizunak
LaburpenaArreoko zurimenta bisitentzako edo gertakari berezietarako gordetzen zen. Medikua etortzen zenerako toalla dotoreak ateratzen ziren. Lehen ez zegoen bainurik; komuna, justu-justuan.