Ortua; soroa
Sagardoa; patata; frutarbolak, zelaiak
Baserriko lanabesak, bazka eta iratzea
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-073 |
| Pasartea | 5. [0:07:50 - 0:10:40] (170 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Basoa Baserria » Lana » Ortua; soroa |
| Laburpena | Lanabesen izenak herritik herrira aldatzen dira: atxarraztalua Oiartzunen, gozpala Lezon. Sardea, kakua, gozpikua... Lehen pentsoa etxean egiten zen: erremolatxa, pagotxa... Araneko iratzelekuak: Paularren eta Pikoketan. |
Pitarra
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Zinta | OIA-072 |
| Pasartea | 7. [0:11:10 - 0:11:40] (30 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa Baserria » Lana » Ortua; soroa |
| Laburpena | Garai batean, baserrietan pitarra izaten zen edateko. Bidagurutzetan, bi barrika sagardo eta 14 kargako kupel handi bat pitar egoten zen urte guztirako. Ardoa, gutxiago. |
Gurutzeko lagunak
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Zinta | OIA-070 |
| Pasartea | 2. [0:01:10 - 0:03:00] (110 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak Baserria » Lana » Ortua; soroa |
| Laburpena | Gurutzeko Seastarreneko beheko bizitzakoek sagardoa egiten zuten eta Peluko lagunarekin joaten zen bertara. Hika. |
Txabiaren hazitik, landarea
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-069 |
| Pasartea | 3. [0:02:50 - 0:05:30] (160 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Berak egin izan du txabiaren haziarekin landarea. Prozesua: txabia lehortu, patsa kriban pasatu eta hazi pila bat atera zuen. Erein eta landare pila atera zitzaion. Dena saldu zuen. |
Txertaketa
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-069 |
| Pasartea | 2. [0:01:20 - 0:02:50] (90 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Lanbide zaharrak Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Sagarrondo batzuek besteek baino sagar gehiago ematen dute. Txertaketa: sagarrondo onenarekin ahal bada. Txabiarekin txertatzen zen, baina orain hazitik ateratako landarea sartzen da: urte gutxitan ematen du, baina azkar hasten da ematen. |
Proba asko egin behar
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 10. [0:25:50 - 0:29:30] (220 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | "Proba asko egin behar izaten ziren ahal zen sagardo onena egin nahi bazen. Sagar mota ezberdinak nahasita, sagardo ona ateratzen da. Kupelera bota eta probatzen joan, eta, ez badoa ongi, erdia hustu eta berria bota. Orain denak berdintsuak ateratzen dira. Lehen ez zen liga kentzen; orain, bai. Ligak gazitu egiten du sagardoa." |
Sagardoa etorri
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 11. [0:29:30 - 0:30:25] (55 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Sagar biziarekin egindako sagardoa agudogo etortzen da. Lau kargako bukoia egun batean hustu zen. |
Sagardiak eta sagar motak
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 9. [0:23:50 - 0:25:50] (120 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | "Lehen, dena sagardia zen; belarra eta sagarra. Sagar klase asko daude. Garai batean, klase onak, gainera; orain baino hobeak. Txalaka hutsarekin egin zuten behin. Zortzi egunerako etorri zen, bizi-bizia, bere aitak ez omen zuen behin ere ikusi sagardoarekin jendea hain erraz mozkortzen." |
Aspalditik egiten da sagardoa Igerobiaundin
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 3. [0:10:40 - 0:14:00] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua Baserria » Lana » Ortua; soroa Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Jesus Igerobiaundin jaioa da eta bertan bizi da. Baliyone ere deitzen diote etxe horri. Aspalditik egiten dute sagardoa bertakoek. Lehen sagardi asko zituzten. Oiartzungo baserritar askok ekartzen zuten sagarra bertan jotzera. Bi mokoi ekartzen zuten jeneralean baserritarrek, bi karga t'erdiko barrikak. Pitarra asko edaten zen lehen, ardoa baino gehiago. |
Baserrian, lan eta lan
| Nor | Enrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi |
|---|---|
| Zinta | OIA-059 |
| Pasartea | 6. [0:09:00 - 0:10:10] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Lana » Ortua; soroa |
| Laburpena | "Lehen, pentsua baserrian bertan egiten zen. Errejilloia. Hazienda ongi zaintzen zen; ahal zen onena ematen zitzaion. Lan asko egin behar zen. Lehen, baserritarrak ez ziren etxetik atera ere egiten. " |


