Lurra lantzea eta tresnak
Baserriko tresnak: goldea, gurdia, area
Baserri askotan egiten zen sagardoa
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 7. [0:19:20 - 0:22:00] (160 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserriaren inguruko lexikoa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Xixeroa pasatzen zen zerga kobratzera. Behin, xixeroak hala esan zion Jesusen aitari: egun hartan -egun berean hasten ziren sagardotegi guztiak- 66 baserritan hasi zirela sagardoa ematen. Tolare asko zeuden. Dena eskuz egiten zen garai batean. Iyerokuak izango ziren lehendabizikoetakoak motorra sartu zutenak. Isastin bi ardatzeko tolarea zen. Mokoi. |
Makoarekin lurra jiratzen
| Nor | Joxe Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-049 |
| Pasartea | 14. [0:33:30 - 0:34:30] (60 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Txarondon lan handia izaten zuten, lurrak malda ikaragarrietan baitzituzten. Makoarekin aritzen ziren, goldea ezin zuten sartu eta. |
Auzolanean
| Nor | Joxe Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-049 |
| Pasartea | 16. [0:35:30 - 0:36:30] (60 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Auzoak Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Makoa laia baino arinagoa da. Auzolanean aritzeko, hogei lagun baino gehiagoko koadrillak biltzen ziren. |
Altzibarko tolareak
| Nor | Rufino Arbelaitz Sarasola |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-047 |
| Pasartea | 11. [0:32:30 - 0:34:20] (110 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Baratzea; soroa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak Baserria » Lana » Tabernak |
| Laburpena | Altzibarko tolareak: Martinmotzene, Peruene, Soterone, Aduriz, Iruinerrene, Herreronin... Olaldekoek, garlirik ez eta bi karga t'erdiko barrika trenbidetik eramaten zuten, Soteronera. |
Zeukaten guztia gurdi batean sartzen zenekoa
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-038 |
| Pasartea | 6. [0:13:20 - 0:14:50] (90 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak |
| Laburpena | Garai batean, koltxoiak ere eramaten ziren arreoan. Maria Jesusek ez du ezagutu, baina badaki arreoa gurdian eramaten zela eta soinu bat jartzen ziotela gurdiari denek entzun zezaten. Baserria utzi behar zuten maizterrek San Martin egunean egiten zuten aldaketa, beren gauza guztiak gurdian hartuta. |
Lupulua
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 22. [0:46:10 - 0:49:00] (170 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste aurrerapen batzuk Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Urte batzuetan lupuluarekin esperimentatu zuten baserritarrek. Lupulu landarea zerbeza egiteko erabiltzen zen. Arrisku handiko negozioa zen. Izan ere, lan handiena egin eta gero, lupulua erraz ondatzen zen eta galera zekarren. |
Emakume itzainak
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 8. [0:19:35 - 0:23:10] (215 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Baserri batzuk gurdiaren jabe ziren. Baina ez zirenek itzainen zain egon behar izaten zuten, iratze jorra ekartzeko. Seastarrenen gurdia behiek tiratzen zuten eta itzainen artean emakumeak ere bazeuden. Emakume baserritarrek gizonezkoek baino lan gehiago egiten zuten: kanpokoa eta etxekoa. |
Artajorran
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 5. [0:09:15 - 0:12:30] (195 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Baserria » Lana » Garia eta artoa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Artoa behin baino gehiagotan jorratzen zen. Azkeneko jorraketan pagotxa edo arbia sartzen zitzaion tartean. Jorratzeko bostortzekoa edo karrama erabiltzen zen. Artoari dena aprobetxatzen zaio. |
Karea
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-029 |
| Pasartea | 13. [0:28:20 - 0:31:30] (190 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aldaketak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Berak ez ditu karobiak funtzionatzen ezagutu, baina bere garaian oraindik karea asko erabiltzen zen. Kareharri asko zen inguruan. Lurrari botatzeaz gain, behiari errapea sendatzeko ere erabiltzen zen. Ongarri guztia naturala zen garai hartan: karea, gorotza, pixa... |
Ote-jotzea
| Nor | Joxepa Zabalegi Lazkanotegi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-018 |
| Pasartea | 17. [0:34:35 - 0:35:25] (50 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Ote-jotzea: gerora makina bazuten, baina aurretik trabazarekin aritzen ziren. Otea behiari emateko zen, artoarekin nahasita. |


