Herrira saltzera, ersotera
Neurriak
Bideak, garbi
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 14. [0:19:45 - 0:22:30] (165 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Herri antolaketa » Bideak Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Herri antolaketa » Oiartzungo kaleak |
| Laburpena | Herri bideak ongi ezagutzen ditu Xabierrek. Asko galdu egin dira. Zakarrak hartu ditu. Lehen garbi zeuden, denak oinez ibiltzen baitziren. Gerra denboran Berinberrira joan ziren, eta gogoan du hango mutilak oinez joaten zirela eskolara. Kalera erosketak egitera astoekin etortzen ziren. San Juan kalean astelehenero izaten zen feria. |
Igandeetan: meza eta enkarguak
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 15. [0:22:30 - 0:23:50] (80 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Erlijioa » Mezak |
| Laburpena | Igandeetan, dendak eta tabernak irekita egoten ziren. Baserritarrak orduan etortzen ziren kalera, goizeko 6etako mezara, eta orduan aprobetxatzen zuten enkarguak egiteko. Goizeko 6etako mezan ez zen orratzik sartzeko tokirik ere izaten. Txikierditik eta Gurutzetik kamioietan etortzen zen jendea. |
Pitarra
| Nor | Joxemari Mitxelena Gelbentzu |
|---|---|
| Zinta | OIA-072 |
| Pasartea | 7. [0:11:10 - 0:11:40] (30 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa Baserria » Lana » Ortua; soroa |
| Laburpena | Garai batean, baserrietan pitarra izaten zen edateko. Bidagurutzetan, bi barrika sagardo eta 14 kargako kupel handi bat pitar egoten zen urte guztirako. Ardoa, gutxiago. |
Neurriak eta garraioa
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-068 |
| Pasartea | 4. [0:14:00 - 0:17:20] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | "Garai batean, dena neurtzen zen. Karga sagarretik 200 litro ateratzen ziren. Eraman garlian eramaten zuten, behiekin. Beraiek jartzen zituzten garliak. Bat baino gehiago zituzten; handiena 9 karga t'erdikoa, bi mokoi sartzen zirena. Urte batean, 19 bidaia egin zituzten garlia batekin Hondarribiko kupeltegira. Bi behi pare behar izaten ziren Gurutzera igotzeko, eta, handik behera, pare batekin aski. " |
Zer jan, huraxe eman
| Nor | Manuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria |
|---|---|
| Zinta | OIA-064 |
| Pasartea | 8. [0:10:40 - 0:14:00] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera |
| Laburpena | "Aguazilak baserritarrak zaintzen aritzen ziren; esneari ura botatzea galarazita zegoen. Ur pixka bat botaz gero ez da nabaritzen. Haurrentzat ere ura botatzen zitzaion behi-esneari; bestela, lodiegia izaten zen. Behi guztiek ez dute esne berdina ematen. Lehen, behi zuriak ziren hemen; esne lodiagoa izaten zuten. Uztarrian dabilen behiak ere ez du esnea hain goxoa izaten. Animaliari zer eman jateko, halaxeko haragia: txerriari ogi asko emanda, gizen gehiegi; gi?arra ateratzeko, artoa edo ezkurra. Atak haragia belaka. Oiloari artoa ez bazaio ematen, arrautzak txuriagoak. Bazenekizun." |
Esneari ura
| Nor | Manuel Iñarra Lizaratzu, Inaxi Oiartzabal Etxeberria |
|---|---|
| Zinta | OIA-064 |
| Pasartea | 6. [0:05:00 - 0:08:55] (235 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jaiak » Beste jai batzuk Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera |
| Laburpena | Behin, xanistebanetan, postrea prestatu zuen Inaxik. Marmitatik esne pixka bat hartu, urarekin bete, eta arroz-esnea egin zuen familiarentzat. Baina aita haserretu egin zitzaion, esneari ura botatzea bekatua omen. Txantxilla. Atetzen tzeian. |
Baserritik kanpo, lan gutxi
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 11. [0:14:30 - 0:18:40] (250 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Alfa » Beste batzuk Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Herriko lantegiak Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Kanpoko lantegiak |
| Laburpena | Lehen ez zegoen hainbeste lantegi eta baserritik atera behar izaten zen dirua, esnetik batez ere. Meategietan ere aritzen ziren batzuk. Tiburtzio, esaterako, Arditurrin aritua da eta baita San Narzison ere. Hika. |
Igandean meza eta erosketak
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 2. [0:02:50 - 0:04:00] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Herri antolaketa » Merkataritza Gizartea » Erlijioa » Mezak |
| Laburpena | Jende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko. |
Galdostarren kamioia
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-061 |
| Pasartea | 3. [0:04:00 - 0:05:30] (90 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Erlijioa » Mezak |
| Laburpena | "Bederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen. " |
Gurutzeko tabernak
| Nor | Juanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide |
|---|---|
| Zinta | OIA-060 |
| Pasartea | 25. [0:45:00 - 0:46:40] (100 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Herrira saltzera, ersotera Gizartea » Euskara » Lexikoa Baserria » Lana » Tabernak |
| Laburpena | "Tabernaren aurretik, denda ttiki bat zuten galdostarrek. Auzoko esnea hartzen zuten eta Donostian saltzen zuten. Handik ekartzen zuten dendarako jeneroa. Sagardoa ere saltzen zuten eta pentsua ere bai: errejilloia. Gurutzezarrak goian zuen taberna, eta, behean, heia; hazitako zezena edukitzen zuten. Hika." |


