Jolasak eta kantak
Gaiztakeriak; kantuan diru-eske, umetako kontuak
Katua akabatu
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 10. [0:19:30 - 0:20:45] (75 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | "Behin, bizilagunen katua akabatu zuen deskuidatuta, eta, gero, errieta egiteko beldurrarekin, eskapoka ibili zen. ""Kasualidadea! katua ez men da akatzen... ja ta seko geldittu zin!""." |
Jostaketak
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Zinta | OIA-028 |
| Pasartea | 10. [0:23:00 - 0:25:50] (170 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Jostatu pila bat egiten ziren: txingoka, kanikatan, gordeketan... Hilerri zaharrean ibiltzen ziren. Sokarekin jolas bat baino gehiago zituzten. Hankak larrutu arte ibiltzen ziren. |
Jostatzen eta ehizean
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Zinta | OIA-028 |
| Pasartea | 14. [0:35:30 - 0:38:10] (160 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Mendia eta hondartza » Arrantza eta ehiza Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Zuhaitz adarrekin zankak egiten zituzten. Auzokoak biltzen zirenean, habietan ibiltzen ziren. Zozo eta birigarroei habia kendu eta hazteko hartzen zituzten. Garai batean horrelako hegazti asko jaten zen. Zankak egiten zituzten adarrekin. Auzokoak biltzen zirenean txori habi bila bidaltzen zuten. Habia kendu egiten zen. Garai hartan, zozoa eta birigarroa jan egiten ziren. |
Jostailu gutxi, baina irudimen handia
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Zinta | OIA-028 |
| Pasartea | 13. [0:31:20 - 0:35:30] (234 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Hainbeste lanen artean, jostatzeko beta ere izaten zuen. Etxean, besteak siestan zeuden bitartean, bakarrik ibiltzen zen jostatzen, auzoan bere adinekorik ez baitzegoen. Etxeko barrutian bere txokoa egina zuen: jostailu gutxi, baina irudimenez betetako mundu ederra. |
Altzibarko bilera
| Nor | Joxepa Zabalegi Lazkanotegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-019 |
| Pasartea | 8. [0:13:50 - 0:17:10] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aisialdia Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | " Jostatzeko denbora gutxi izaten zuten; igandeetan ibiltzen ziren. Edade batetik aurrera, berriz, Altzibarko bilerara joaten ziren. Mutilak neskei dantza-eske aritzen ziren. Filarmonika-jotzaileak balkoitik aritzen ziren jotzen. Lezoko jende asko etortzen zen; ez zituzten harrika bidaltzen. Auzoetako festak ere baziren garai haietan. Musika eta dantza gogoan ditu: zortzikoak, makila-dantza..." |
Jostaketak: marru-marruka eta jokoan
| Nor | Kaxilda Zubialde Olaskoaga |
|---|---|
| Zinta | OIA-014 |
| Pasartea | 7. [0:17:00 - 0:21:00] (240 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Jostaketak: Marru-marruka, korrika, lehengusu batek min hartu zuen paretatik salto eginda. Bata bestearen etxera ere joaten ziren, eta han hizketan edo jokoan ibiltzen ziren. |
Jostaketak: ttabak eta tortoloxak
| Nor | Kaxilda Zubialde Olaskoaga |
|---|---|
| Zinta | OIA-014 |
| Pasartea | 6. [0:14:50 - 0:17:00] (130 segundu) |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Jostaketak: ttabak eta tortoloxak. Ardiaren hezurrekin eginak ziren. Sos batzuk izaten zituzten eta haiexek jokatzen zituzten. Beren lagun batek negar egiten zuen beti galdu egiten zuelako. |
Uretan
| Nor | Kaxilda Zubialde Olaskoaga |
|---|---|
| Zinta | OIA-014 |
| Pasartea | 8. [0:21:00 - 0:22:30] (90 segundu) |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Garbitasuna Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Casilda Ergoiengo Txanpa?ekoa da eta inguruko etxeetako haurrak biltzen ziren jostatzeko. Zulatxipiko askan sartuta ibiltzen ziren, iturriko ura errekakoa baino freskoagoa izaki. Soin zaharrak eta alpargatak jantzi eta errekan ibiltzen ziren. |
Haurtzaroa
| Nor | Joxe Luix Lardi Landa |
|---|---|
| Zinta | OIA-002 |
| Pasartea | 27. [0:48:51 - 0:50:57] (126 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Jolasak eta kantak |
| Laburpena | Haurtzaroko kontuak: errekan igeri, fruta-lapurrerian. Erreka nolakoa zen. |


