Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Emakumeak eta umeak baserrian

Etxeko zereginak (lixiba...); lana baserritik kanpo; Lan-banaketa gizakume eta emakumeen artean.

Antsoxuak

NorFrantxiska Pagadizabal Artola
ZintaOIA-085
Pasartea19. [0:31:45 - 0:33:50] (125 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Erropak eta makilaia
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
Laburpena"Arreoa berak egin zuen. Ez du inoiz ontzirik hautsi, esku gozokoa izaki. Familiako gehienak antsoxuak dira. Amak berez ikasi zuen josten, eta hari begira ikasi zuen Frantxiskak ere. ""Abilidadin paltik gabia"". Antsoxu. Iatsi."

Tolareko lanak

NorAnttoni Andalurria Urrutia
ZintaOIA-084
Pasartea8. [0:11:50 - 0:13:50] (120 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak,
LaburpenaTolare, tabernaz gain, baserria ere bazen. Etxetik urruti ere bazituzten lurrak eta hara joaten ziren patata ereitera, eta baita txerriarentzat ezkurra eta gaztaina biltzera ere. Toki izenak.

Altzatxikitik Saroberrekara arropa garbitzera

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-075
Pasartea7. [0:12:50 - 0:15:30] (160 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Lixiba eta labaderoak
Laburpena"Altzatxikiko senide gazteenarekin egoten zen gehiena. Altzatxiki inguruko baserrietan ez zuten urik eta Saroberrekara joan behar izaten zuten arropa garbitzea. Ogia gorri-gorri frijitu, azukrea bota eta ""Ala! Goazen, Joxetxo"". "

Altzatxikiko mutil kozkorra

NorJoxe Zabaleta Labandibar
ZintaOIA-075
Pasartea5. [0:10:10 - 0:12:20] (130 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Laburpena"Udara Altzatxikin pasatzen zuen Joxek, eskolako barkazioetan. Altzatxikiko bi bizitzakoekin ibiltzen zen, denen enkarguak egiten. Barkaziyutan. Birexior. Pardelka arrautzakin. ""Hortxe gozatzen nitzan ni, mutikozkorra"". Hika."

Baserria

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
ZintaOIA-073
Pasartea24. [0:55:30 - 0:58:20] (170 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Baserria » Gizartea » Auzoak
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
LaburpenaAitzur eta belar lanak ziren gogorrenak. Baserriak lehen ere ez zuen dirua ematen, baina jateko adina ematen zuen. Gauza asko egiten zen baserrian: barazkia, taloa, txerrikia, sagardoa... Mendibilen tolarea zen. Mendibil ingurua asko aldatu da: etxe asko egin dira geroztik.

Jostatzen eta lanean

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
ZintaOIA-073
Pasartea23. [0:53:30 - 0:55:30] (120 segundu)
GaiakIritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jolasak
LaburpenaOraingo haurrek ez dute denborarik jostatzeko ere. Lehen, lan gehiago egin behar bazen ere, jostatzeko beta izaten zuten. Eskolatik atera orduko, merindatu eta auzora jostatzera. Haurra pixkanaka hasten zen baserriko lanetan.

Lan bikoitza

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
ZintaOIA-059
Pasartea12. [0:18:20 - 0:19:10] (50 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
LaburpenaGarai bateko amonek lana erruz egin behar izaten zuten etxeko lanak egiteko. Taloak egiteko bakarrik: aurretik ura ekarri, egurra garraiatu, beheko sua piztu...

Lana, ikasketen aurretik

NorLuixa Berrondo Iartzabal
ZintaOIA-043
Pasartea25. [0:43:00 - 0:43:30] (30 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Baserria » Gizartea » Eskola
LaburpenaOinarrizkoena ikasi ondoren, lehenbailehen lanean hasten ziren haurrak, eta neguan, baserrian lan gutxiago zegoenean, partikularrera joaten ziren batzuk ikasten jarraitzera.

Neguko lana prestatzen

NorMaitxo Sagardia Olano
ZintaOIA-031
Pasartea22. [0:47:30 - 0:50:00] (150 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Erropak eta makilaia
Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Sastreak, jostunak
LaburpenaOiartzunen baziren jostundegi gehiago, baina trajeak egiten gehiena bere izeba aritzen zen. Udaran, ikasleak baserriko lanak egiten aritzen ziren eta ez ziren joaten jostera. Bitartean, izebak negurako lan guztia prestatzen zuen.

Emakume itzainak

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
ZintaOIA-030
Pasartea8. [0:19:35 - 0:23:10] (215 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Egutegia, natura
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta umeak baserrian
Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak
LaburpenaBaserri batzuk gurdiaren jabe ziren. Baina ez zirenek itzainen zain egon behar izaten zuten, iratze jorra ekartzeko. Seastarrenen gurdia behiek tiratzen zuten eta itzainen artean emakumeak ere bazeuden. Emakume baserritarrek gizonezkoek baino lan gehiago egiten zuten: kanpokoa eta etxekoa.