Egutegia, natura
Urte-sasoiak; lanak; ilargiaren eragina;
Lixiba eta egurra
| Nor | Frantxiska Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-085 |
| Pasartea | 20. [0:33:50 - 0:37:25] (215 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga. |
Txondorra
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 19. [0:32:00 - 0:35:10] (190 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Martxoan, egurra botatzen zen, izerdia hasi aurretik. Hamar bat gizonek adar handienak botatzen zituzten, eta, gero, lau peoik egurra txikitu eta txondorra egiten zuten. Txondorra nola egiten zen: alkatea, tantaia... Txondorra ongi zaindu behar zen, beti egon behar zen gainean. Txabolan egiten zuten lo. Txondorgileak nor ziren: trumoitarrak, goizuetarrak, lesakarrak... |
Ilargiaren eragina
| Nor | Jexux Isasa Iartzabal |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-069 |
| Pasartea | 16. [0:27:10 - 0:28:50] (100 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Irudiak » Argazkiak » Irudiak grabatzen Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Sagardotegiak |
| Laburpena | Ilargiak eragina izaten du sagardoan; mugitu egiten da. Ilbeheran kupelak jarioren bat badauka, handik hasten da itotika. Botilaratzerakoan ere badu eragina; ilbeheran eginez gero, hobeto. |
Gobada
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-038 |
| Pasartea | 18. [0:35:05 - 0:39:00] (235 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Kultura, Kirola, Jaiak » Jantzi eta orraztu » Gobada eta labaderoak |
| Laburpena | "Guara" (gobada): astean behin garbitzen zen arropa eta oso zikina egoten zen; asko marruskatu behar zen. Lehendabizi, egurrezko mahai batean, eta, gero, errekan. Arropa txuria 'gau serenoan' jartzen zuten -oskarbian-. Familia handiak zirenez, zintzilik jartzean, ikusgarria gelditzen zen. |
Arto-zuriketa eta gidergaiak
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 16. [0:33:10 - 0:36:30] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Baserria » Lana » Garia eta artoa Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak |
| Laburpena | Arto-zuriketa denen artean egiten zuten, ganbaran. Artoa aletzen, berriz, ilunabarretan aritzen ziren, arrosarioa errezatuz. Neguan lanabesak konpondu eta gidergaiak gordetzen aritzen ziren: sahatsa eta urritza. |
Udazkeneko lanak
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 15. [0:30:50 - 0:33:10] (140 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura |
| Laburpena | Udazkenean, beste hainbat lan egiteaz gain, gaztain eta ezkur asko biltzen zuten Seastarrenen. Arto-zuritzen ere aritzen ziren. |
Moztu, kimatu, txertatu
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 18. [0:38:30 - 0:40:10] (100 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Baratzea; soroa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura |
| Laburpena | Egurra mozteko ilargiari begira. Kimaketa eta txertaketa fruta arboletan. Txertaketa zertarako den. |
Inaurkina
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 13. [0:29:30 - 0:30:40] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura |
| Laburpena | Udazkenean, iratze lanaz gain, gehiago ere egin behar izaten zen: barrutietako zakarra biltzen zuten behientzat, zer edo zer jaten baitzuten bertatik. Gainerako inaurkina azpitarako gelditzen zen. Zakar hori belar, iratze, lar, sasi eta añarrak osatzen zuen. Beste batzuek otea ere erabiltzen zuten behiak bazkatzeko. |
Artajorran
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 5. [0:09:15 - 0:12:30] (195 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Egutegia, natura Baserria » Lana » Garia eta artoa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak |
| Laburpena | Artoa behin baino gehiagotan jorratzen zen. Azkeneko jorraketan pagotxa edo arbia sartzen zitzaion tartean. Jorratzeko bostortzekoa edo karrama erabiltzen zen. Artoari dena aprobetxatzen zaio. |
Iratzeetan
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-030 |
| Pasartea | 7. [0:15:45 - 0:19:35] (230 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Baratzea; soroa Baserria » Lana » Basoa Baserria » Gizartea » Egutegia, natura |
| Laburpena | Udazkenean baserriko lan neketsuenetakoa egin behar izaten da, iratzearena. Iratzeleku gehienak mendian daude. Lehendabizi moztu eta gero garraiatu, gurdia eta behiekin. Beraiek iratzeetan ari ziren bitartean, etxean zegoenak sagarra biltzen zuen. Sagar motak: txalaka, libra, olio sagarrak... |


