Baserria instituzio gisa
Baserriaren jabearekin zegoen harremana. Baserriaren inguruan zeuden beste eraikuntza batzuk: garaiak. Maiorazgoa. Egitura. Bilakera historian zehar.
Maizterren urteko errenta
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 6. [0:14:40 - 0:15:50] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa |
| Laburpena | Zabalatar bizkondaren administratzailea urtero etortzen zen Kaxkaxuri tabernara baserritar maizterren errenta kobratzera. Maizterrek, errentaz gain, oilasko, kapoi eta etxeko onena eman behar izaten zioten jabeari. Jabeak, trukean, bakailaoa: garai hartan 'el jamon de los pobres' deitzen zena. |
Zabalatar bizkondeak
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 4. [0:07:50 - 0:10:10] (140 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Kanpotarrak |
| Laburpena | Oiartzunen etxe eta lur asko zituzten Zabalatar bizkondeek, orain dela hogei bat urte gehientsuena saldu bazuten ere. Beraiek esaten zuten urteak egunak hainbeste sukalde zituztela Euskal Herrian. Ordizia ingurukoak zituzten aurrekoak. Haiek joan ziren Ameriketara eta handik ekarritako diruarekin hasi ziren ondasunak biltzen. Ama Zuaznabarkoa zuten, oiartzuarra. |
Maizter izatetik, jabe izatera
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-079 |
| Pasartea | 27. [0:48:15 - 0:50:10] (115 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Historia » Orokorra |
| Laburpena | Zabalatar bizkondea Oiartzungo baserri eta lur askoren jabea zen. Senide baten senarra zorpetu egin zen, eta, hura kartzelara eraman aurretik, euren ondasuna saltzen hasi ziren. Orain dela 20 bat urteko gertaera horrek oiartzuar askoren egoera aldatu zuen. Izan ere, baserritar asko maizter izatetik jabe izatera pasatu zen. |
Aizegainen eskola
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-078 |
| Pasartea | 3. [0:03:50 - 0:06:00] (130 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Gizartea » Eskola Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Berak baserrirako gelditu behar zuen hasieran, eta beste senideek eskola gehiago izan zuten. Trumoitar batek Aizegainen gaueko eskola jarri zuen eta han egin zuen negu bat, inguru hartako beste baserritar gazteekin batera. Trumoia ikazkina zen, baina fraile ibilia zenez, zer edo zer bazekien. |
| Nor | Enrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi |
|---|---|
| Lehentasuna | 2 |
| Transkribaketa | Egin gabea |
| Zinta | OIA-057 |
| Pasartea | 9. [0:22:40 - 0:23:00] (20 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua |
| Laburpena | Maitxo Zabaletik Borrondira ezkondu zen. Familia berrira egokitu behar izaten zuten errainek eta suhiek. |
Baserrirako
| Nor | Enrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-057 |
| Pasartea | 7. [0:21:10 - 0:22:00] (50 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa |
| Laburpena | Enrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, aziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen. |
Zamora
| Nor | Luixa Berrondo Iartzabal |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-043 |
| Pasartea | 3. [0:07:30 - 0:11:25] (235 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua Gizartea » Hezkuntza » Eskolak |
| Laburpena | Luisa Zamora baserrikoa da. Gogoan du nolakoa zen Zamora: sukaldea behean zegoen, beheko suarekin eta argirik gabe. Ateak irekiak egoten ziren beti, trankildade osoarekin. Sei senide ziren. Bospasei urterekin hasi ziren eskolan. |
Zeukaten guztia gurdi batean sartzen zenekoa
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-038 |
| Pasartea | 6. [0:13:20 - 0:14:50] (90 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak |
| Laburpena | Garai batean, koltxoiak ere eramaten ziren arreoan. Maria Jesusek ez du ezagutu, baina badaki arreoa gurdian eramaten zela eta soinu bat jartzen ziotela gurdiari denek entzun zezaten. Baserria utzi behar zuten maizterrek San Martin egunean egiten zuten aldaketa, beren gauza guztiak gurdian hartuta. |
Kapoiak
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-033 |
| Pasartea | 7. [0:13:10 - 0:16:30] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Baserri gehienetan zegoen oilategia. Oiloek, oilarrak eta oilaskoek osatzen zuten oilategia. Oilaskoak zikiratu egiten ziren, kapoi bihurtzeko. Zikiratzaile ezagunen artean Aranburuko Anttoni zegoen. Urte osoa kapoi ederrak zaintzen egoten ziren, gero etxearen jabeari oparitzeko. |
Nagusia eta maizterra
| Nor | Maria Jesus Enbil Urdanpilleta |
|---|---|
| Lehentasuna | 1 |
| Transkribaketa | Egina |
| Zinta | OIA-033 |
| Pasartea | 8. [0:16:30 - 0:18:10] (100 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa |
| Laburpena | Baserrien jabeak Oiartzungo Joxixionera etortzen ziren errenta kobratzera. Baserritarrek errenta dirutan eta kapoi parea oparitzen zieten eta jabeek bakailaoa ekartzen zieten maizterrei. |


