Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Baserria instituzio gisa

Baserriaren jabearekin zegoen harremana. Baserriaren inguruan zeuden beste eraikuntza batzuk: garaiak. Maiorazgoa. Egitura. Bilakera historian zehar.

Maizterren urteko errenta

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-080
Pasartea6. [0:14:40 - 0:15:50] (70 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
LaburpenaZabalatar bizkondaren administratzailea urtero etortzen zen Kaxkaxuri tabernara baserritar maizterren errenta kobratzera. Maizterrek, errentaz gain, oilasko, kapoi eta etxeko onena eman behar izaten zioten jabeari. Jabeak, trukean, bakailaoa: garai hartan 'el jamon de los pobres' deitzen zena.

Zabalatar bizkondeak

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-080
Pasartea4. [0:07:50 - 0:10:10] (140 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Kanpotarrak
LaburpenaOiartzunen etxe eta lur asko zituzten Zabalatar bizkondeek, orain dela hogei bat urte gehientsuena saldu bazuten ere. Beraiek esaten zuten urteak egunak hainbeste sukalde zituztela Euskal Herrian. Ordizia ingurukoak zituzten aurrekoak. Haiek joan ziren Ameriketara eta handik ekarritako diruarekin hasi ziren ondasunak biltzen. Ama Zuaznabarkoa zuten, oiartzuarra.

Maizter izatetik, jabe izatera

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-079
Pasartea27. [0:48:15 - 0:50:10] (115 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Historia » Orokorra
LaburpenaZabalatar bizkondea Oiartzungo baserri eta lur askoren jabea zen. Senide baten senarra zorpetu egin zen, eta, hura kartzelara eraman aurretik, euren ondasuna saltzen hasi ziren. Orain dela 20 bat urteko gertaera horrek oiartzuar askoren egoera aldatu zuen. Izan ere, baserritar asko maizter izatetik jabe izatera pasatu zen.

Aizegainen eskola

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-078
Pasartea3. [0:03:50 - 0:06:00] (130 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Baserria » Gizartea » Eskola
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
LaburpenaBerak baserrirako gelditu behar zuen hasieran, eta beste senideek eskola gehiago izan zuten. Trumoitar batek Aizegainen gaueko eskola jarri zuen eta han egin zuen negu bat, inguru hartako beste baserritar gazteekin batera. Trumoia ikazkina zen, baina fraile ibilia zenez, zer edo zer bazekien.

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
Lehentasuna2
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-057
Pasartea9. [0:22:40 - 0:23:00] (20 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
LaburpenaMaitxo Zabaletik Borrondira ezkondu zen. Familia berrira egokitu behar izaten zuten errainek eta suhiek.

Baserrirako

NorEnrike Lekuona Artsuaga, Maitxo Irastortza Gaztelumendi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-057
Pasartea7. [0:21:10 - 0:22:00] (50 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
LaburpenaEnrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, haziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen.

Zamora

NorLuixa Berrondo Iartzabal
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-043
Pasartea3. [0:07:30 - 0:11:25] (235 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
LaburpenaLuisa Zamora baserrikoa da. Gogoan du nolakoa zen Zamora: sukaldea behean zegoen, beheko suarekin eta argirik gabe. Ateak irekiak egoten ziren beti, trankildade osoarekin. Sei senide ziren. Bospasei urterekin hasi ziren eskolan.

Zeukaten guztia gurdi batean sartzen zenekoa

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-038
Pasartea6. [0:13:20 - 0:14:50] (90 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Baserria » Lana » Lurra lantzea eta tresnak
Baserria » Ohiturak » Ohiturak, sinesmenak
LaburpenaGarai batean, koltxoiak ere eramaten ziren arreoan. Maria Jesusek ez du ezagutu, baina badaki arreoa gurdian eramaten zela eta soinu bat jartzen ziotela gurdiari denek entzun zezaten. Baserria utzi behar zuten maizterrek San Martin egunean egiten zuten aldaketa, beren gauza guztiak gurdian hartuta.

Kapoiak

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-033
Pasartea7. [0:13:10 - 0:16:30] (200 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Baserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
Baserria » Lana » Lanbide zaharrak
LaburpenaBaserri gehienetan zegoen oilategia. Oiloek, oilarrak eta oilaskoek osatzen zuten oilategia. Oilaskoak zikiratu egiten ziren, kapoi bihurtzeko. Zikiratzaile ezagunen artean Aranburuko Anttoni zegoen. Urte osoa kapoi ederrak zaintzen egoten ziren, gero etxearen jabeari oparitzeko.

Nagusia eta maizterra

NorMaria Jesus Enbil Urdanpilleta
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-033
Pasartea8. [0:16:30 - 0:18:10] (100 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Baserria instituzio gisa
LaburpenaBaserrien jabeak Oiartzungo Joxixionera etortzen ziren errenta kobratzera. Baserritarrek errenta dirutan eta kapoi parea oparitzen zieten eta jabeek bakailaoa ekartzen zieten maizterrei.