Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Aldaketak

Baserrian izandako aldaketak: lanak, ohiturak, bizimodua, sineskerak; natura, e.a.

Hazienda gobernatzen ikasten

NorDomingo Elizondo Lekuona
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-083
Pasartea14. [0:18:20 - 0:21:10] (170 segundu)
GaiakBaserria » Lana » Abereak
Baserria » Gizartea » Aldaketak
Baserria » Lana » Lanbide zaharrak
LaburpenaPertsonak ez du berehala ikasten animaliak gobernatzen. Behiak gaixotzeko beldurrak, heiak itxita edukitzen zituzten, eta gero konturatu ziren bero hark berak gaixotzen zituela; errapeko mina jartzen zitzaien. Lehen, esnea galtzeko beldurrak, tira eta tira aritzen ziren errapeari, eta orain badakite behia ez bada jaisten ez zaiola esnerik egiten, jarri egiten dela. Gaur egun baserritarrak duen egoeraz.

Ergoiengo bidea

NorDomingo Elizondo Lekuona
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-082
Pasartea11. [0:15:20 - 0:16:40] (80 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Gizartea » Herri antolaketa » Bideak
LaburpenaGaur egun, errepidea bada, baina, garai batean, oso bide txarra zen Ergoienera. Autoa Olanditxoneraino (Olantxene) bakarrik iristen zen, eta Ergoiendik haraino ahal zen moduan joaten ziren; gaixoak, hankailletan.

Zamateta etxea

NorXabier Harregi Agirrezabala
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-079
Pasartea2. [0:00:50 - 0:02:20] (90 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Gizartea » Herri antolaketa » Eraikuntzak eta Azpiegiturak
Gizartea » Herri antolaketa » Oiartzungo kaleak
LaburpenaZamateta etxeak ukuiluak zituen. Behean, beren etxea eta bizartegia zeuden. Gero farmazia, denda, aurrezki kutxa, iturgintza... Etxearen kontra aska zegoen; behiak izaten ziren plazan eta beren gisara joaten ziren ura edatera.

Aranon ere aldaketak

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-078
Pasartea18. [0:42:15 - 0:44:25] (130 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
LaburpenaGregorik bere herria, Arano, nolakoa zen kontatu digu. Bi denda zeuden. Eliza eta frontoia. Jende gutxi bizi zen, lanera asko ateratzen baitzen, dirua irabaziko bazuen. Orain jendea itzuli egin da, lehengo etxeak erosi eta konponduta. Oso polita dago.

Altzibarko etorkinak

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-077
Pasartea21. [0:48:00 - 0:51:00] (180 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Etorkinak
Gizartea » Euskara » Euskara / erdara
LaburpenaAltzibar asko aldatu da. Etxe asko egin dira beraiek etorriz geroztik. Jende asko etorri zen kanpotik. Etxeetan lan egiten hasi ziren emakume etorkinak. Sukalde batean hiru familia. Etorkinek euskaraz jakin ez eta beraiek gazteleraz ere ez.

Altzibar eta Basterotxiki

NorJoxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-077
Pasartea19. [0:40:20 - 0:42:10] (110 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Gizartea » Hezkuntza » Eskolak
LaburpenaBasterotxikira ezkondu ziren. Garai haietan zaila zen etxea aurkitzea. Altzibar arrunt ezberdina zen garai hartan. Basterotxikin eskola zegoen.

Donostiatik Karrikara

NorJoxe Zabaleta Labandibar
Lehentasuna1
TranskribaketaEgina
ZintaOIA-075
Pasartea2. [0:02:10 - 0:04:40] (150 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Baserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
LaburpenaDonostian jaioa da Joxe, Alto Mirakruzen. Gerraren ondoren etorri ziren Karrikako Etxeberri baserrira; ama zuten bertakoa. Alto Mirakruzen Parada zaharrean bizitu ziren. Etxe gutxi ziren orduan. Futbolean ibiltzen ziren errepidean. Arditurriko gaitza.

Txaparre aieka

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-074
Pasartea2. [0:02:30 - 0:04:35] (125 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Gizartea » Kantak eta kontakizunak » Ipuinak eta kontakizunak
LaburpenaTxaparre aieka eta kalea, lehen, aparte zeuden, baina, orain, dena bat da, eraikuntzarengatik. Lehen, ilunpean beldurrak ibiltzen ziren: sakamantekas, sorginak... Oraingo aurrerapen asko ere sorginkeriak direla diote.

Baserria

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-073
Pasartea24. [0:55:30 - 0:58:20] (170 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Baserria » Gizartea » Auzoak
Baserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian
LaburpenaAitzur eta belar lanak ziren gogorrenak. Baserriak lehen ere ez zuen dirua ematen, baina jateko adina ematen zuen. Gauza asko egiten zen baserrian: barazkia, taloa, txerrikia, sagardoa... Mendibilen tolarea zen. Mendibil ingurua asko aldatu da: etxe asko egin dira geroztik.

Pikabeatarren palazioa

NorLorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi
Lehentasuna1
TranskribaketaEgin gabea
ZintaOIA-073
Pasartea26. [1:00:00 - 1:02:28] (148 segundu)
GaiakBaserria » Gizartea » Aldaketak
Gizartea » Herri antolaketa » Eraikuntzak eta Azpiegiturak
Gizartea » Pertsonaia ezagunak » Herrikoak
LaburpenaPikabeatarren palazioa. Handia zen. Lorentxa ez da gogoratzen baina Inaxi bai. Palaziotik aparte kotxerak zeuden.