Gerra ostean
Garia entregatu beharra; estraperloa; errotak itxita
Kontrabando kontuak
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-083 |
| Pasartea | 26. [0:33:40 - 0:34:50] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Guardia Zibila Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Kontrabandoa |
| Laburpena | Kontrabando lanetan, ardiaren marraka egiten zuten abisua emateko. Domingok ikusten zituen kontrabando lanetan, baina bera ez da ibilia. Gogoan dauka batzuk harrapatu egin zituztela, baina, guardia zibila euskalduna izaki, barkatu egin zituen. Toki izenak. |
Aranon errota irekita
| Nor | Joxe Luix Irastortza Mitxelena, Gregori Almandoz Huitzi |
|---|---|
| Zinta | OIA-078 |
| Pasartea | 16. [0:35:40 - 0:38:55] (195 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Gregorik dio gazteek ez dezatela gerra ikusi. Berak ere gogoan du gerra: Aranoko plazara falangeak iritsi eta bertako gazte bat eraman zuten. Artoari eskerrak taloak janez-eta konpondu ziren. Aranon errota irekia zeukaten, baina baziren urrutira joan behar izaten zutenak. Oiartzungo asko Goizuetara joaten ziren irin bila. |
Kontrabandoa
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 24. [0:52:50 - 0:55:00] (130 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Auzoak Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Kontrabandoa |
| Laburpena | "Kontrabandoan ere ibilia da Joxe. Galtzarrieta inguruan txakur bat atera zitzaion; Guardia Zibilena zen. Kontrabandoan eta horrelakoetan ibili beharra zegoen sosa atera nahi bazen, lantegietan diru gutxi irabazten baitzen garai haietan. Burnaizta, Galtzarrieta... toki izenak. " |
Ogi gabe etxera
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 19. [0:40:00 - 0:43:20] (200 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | "Beraiek Goizuetara edo San Antonera (Lesaka) joaten ziren irin bila. Ogia ere ekartzen zuten. Behin, bidean zetozela, ogia falta zutela konturatu zen, bila joan zen, baina falta. Neska batzuek kendu zioten susmoa zuen. ""Astua beti ttikitti-ttikitti, be saltu alua horrekin!""" |
Goizuetako bidea
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 21. [0:46:00 - 0:47:10] (70 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Auzoak Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Goizuetara ordu pare batean sartzen ziren. Nondik joaten ziren: Sorondo, Otraitz, Txaradi, Urraideko harrizko zubia, Santoslepo... Toki izenak. |
Errotari azkarra
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 18. [0:38:00 - 0:40:00] (120 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Artoa Fanderiara eraman behar izaten zen gero, baina gerra garaian ez zioten hainbeste kasu egiten. Nafarroan errotak libre, eta, hemen, itxita. Arraskuerrotako aitonak asmatu zuen modua irina gordeka egiteko, ganbaran, baina teilatutik irin-hautsa ateratzen zen eta handik galdu zen. Jendea elkar bijilatzen aritzen zen. |
Janaria, gordeka
| Nor | Joxe Zabaleta Labandibar |
|---|---|
| Zinta | OIA-075 |
| Pasartea | 20. [0:43:20 - 0:46:00] (160 segundu) |
| Gaiak | Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Aitak Donostiatik ekartzen zuen ogia, gordeka. Zakote kaxa babarrunez beteta eraman, eta buelta ogiz beteta. Guardia Zibilak autobusean ibiltzen ziren Goizuetara. Errotakoek esaten zieten noiz zetorren korreua. Goizuetako autobusa: korreua. |
Razionamendua
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 11. [0:26:40 - 0:29:00] (140 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Razionamenduarekin zer ematen zuten: ogi gogor batzuk. Azukrea, txokolatea eta olioa neurtuta. Kategoriak ere bazeuden: Estatuarentzat lan egiten zutenentzat, gauza gehiago. Tabakoa lortzeko ere ilaran egon behar zen. |
Gerraren ondoren, jakirik gabe
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 8. [0:23:30 - 0:24:40] (70 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Nafarroara irin bila joaten zen Inaxiren ahizpa. Errotak itxi egin ziren Gipuzkoan, eta, Nafarroan, ez. Baserritarrei janari guztia kentzen zieten. |
Gerraren ondoren, jakia kendu
| Nor | Lorentxa Saizar Lopetegi, Inaxi Retegi Elizegi |
|---|---|
| Zinta | OIA-074 |
| Pasartea | 10. [0:25:20 - 0:26:40] (80 segundu) |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Baserria » Gizartea » Gerra garaia Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ostean |
| Laburpena | Soldaduei jaten emateko kenduko zuten jana. Ogia kontrabandoan ekartzen zen. Gero, errotak ireki zituzten eta nahiko talo jaten zuten. |


