Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Zozketa: nork nor hil

...
NorFrantxiska Iragorri Iriarte, Maitxo Gaztañaga Etxeberria
ZintaOIA-008
Pasartea24. [0:56:20 - 0:57:20] (60 segundu)
Lehentasuna1
GaiakEkonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila
Baserria » Gizartea » Gerra garaia
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra garaian
Laburpena

Zozketa egiten zuten nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.

Transkripzioa

- Ui, hemen Kamposantuko onduan Kinkirriñenetarrak, hoik Etxetxikiko lengusu propiyua zin. Lenguso propiyuk. 'Ta hura... Be lagun batei... Sorteua itten zuten zeiñek zeiñ hill 'ta Kinkirriñenekuk Txomin zun izena... Harrei be demboan izandu zun launik haundina tokatu. Beko plazan zean sorteua 'ro tiro hilta.

- Hiltzeko tokatu.

- 'Ta hura tokatu ziyonin, harrek ez zula hilko 'ta harrek ez zula hilko 'ta komandantik: "Como no le mates te mato yo a tí". Eta ez dakit zembagarren tirun. 'Ta azkenin komandantik con tiro de gracia hill zun mutill hora. 'Ta Etxetxikiko ataiyan pasa zenin, karo, lengusu propiyuk, eta gue ahizpa 'ta koñadua, birian gaiñin kuartua 'ta "Aio izeba!" eju iñ. "Ui, hoi Txomin zen!" 'Ta Txomin zen, hoixe, handikan ordu erdi...