Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

HISTORIA PIXKA BAT

2001-2002 ikasturtean Euskara batzordeak zeuzkan funtzioei eta eduki beharko lituzkeen funtzioei buruz askotan jardun genuen. Eztabaida hauek zenbaiten artean Oiartzunen euskarak zituen behar batzuk azalarazi zituen; hau da, euskararen alde lanean ziharduten taldeen arteko elkarlana, erabilerari begirako ekintzak,...

Garai bertsuan, 2002ko martxoaren 7an, herriko lau euskaltzalek (Ane Lardi, Arantxi Iragorri, Libe Ibañez eta Aitziber Arnaiz) deituta kafe tertulia egin genuen Oiartzun Irratiaren egoitzan. Bileratxoaren helburua zenbait kezkaren inguruan hitz egitea zen, eta horretarako euskararen alde lanean ari ziren herriko talde eta norbanakoei gonbidapena egin zitzaien. Kafe tertulia hau gaur egungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen sorreratzat eman daiteke.

PARTAIDEAK

Lehenik eta behin, argi utzi behar dugu bilgunean parte hartzea librea izateaz gain eskertzekoa dela. Baina partaideak ugaritzeko egindako hainbat saiakeraren ostean, talde eta norbanako hauek osatzen dute, gaur egun, bilgunea: Euskal Herrian Euskaraz; Oiartzun Irratia, Intxixu AEK euskaltegia, Euskeran Itotiyak eta hainbat euskaltzale. Hala ere, gure ibilbide txikian partaide gehiago izan ditugu, eta izango ditugu, noski.

LAN EREMUA

Lehentasuna bilgunea osatzen duten taldeen arteko elkarlana da. Bilgunea sortu arte, euskalgintzan aritzen ziren elkarte eta erakundeak bakoitza bere aldetik aritzen zen eta asko jota ondokoari mesedeak eskatzea izaten zen harremana. Egun, elkarlanean aritzeko dinamika sortu da eta honek bilguneari bestelako funtzioak eman dizkio. Beraz, TTUR-TTUR zera da:

  • Elkarlanerako gunea
  • Hausnarketa eta eztabaidarako gunea.
  • Egitasmo berriak sortzeko gunea.
  • Euskararen normalkuntzan herrian zein nazio mailan sortu daitezkeen egitasmoei aurre egiteko gunea.

Antolatzen diren ekintzak:

  • Txerri eguna (Santo Tomas inguruan)
  • Liburu eta disko azoka (Gabonen bueltan)
  • Udazken jaia: TTUR-TTUR E.B.ren urteurrena
  • Bai Euskarari Ziurtagiria
  • Euskara denon konpromisoa
  • Hizkuntza eskubideen defentsa (Behatokia gizarteratzea)
  • Ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa (web atari honetan zure esku jarri duguna).
  • Motibazio saioak DBH3 eta 4ko ikasleentzat
  • Gurasoentzako jolas eta kantu tailerra.
  • KUADRILLATEGI egitasmoaren kudeaketa.
  • Herriko elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren diseinu eta kudeaketa.
  • Merkataritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren diseinu berria osatu eta kudeatzea.
  • Euskara batzordean kide batek parte hartzen du ordezkari gisa.

Ardura eta egitasmo mardulak dauzka esku artean, beraz, Ttur-tturrek. Garai bateko kafe tertulia hark hazi osasuntsua erein zuen seinale. Ea luzaroan ematen duen uzta!

OIARTZUN 2010 urtekaria

Eguerdi on:
Irakurri berri dut aurtengo urtekarian atera duzuen lan egoki eta ernagarria. Gure ahozkotasunak bere baitan duen aberastasuna ez da nolanahi alde batera utzi beharrekoa, alderantziz baizik: bertatik ikasi eta modu egokian erabiltzea euskararen balio eta adierazkortasuna handitzeko behar-beharrezkoa da.
Beraz, zorionak egiten ari zareten lanagatik.
Baina hau esan eta gero komentario txiki bat egin nahi dut, azaldu duzuen hitz bati buruz. Hain zuzen, "antoxu" edota "antxoxu". Baliteke zuek horrela entzun izatea, baina hitz hori "martxan" jarri behar bada, agian bere formarik jatorrena bilatu beharko litzateke.
Izan ere, nik hitz hori bi pertsonari behintzat entzuna diot: Peluko Periko Mitxelena zenari, eta Erbittiko (Irungo lurretan dago) Inaxio Arbelaitzi.
Hauei "ARTOXU" eta "ARTXOXU" entzun izan diet beti. Orotariko Euskal Hiztegian, gainera, "artoso" dator, "artos" eta "artoski" hitz politekin lotura zuzena duena. Beraz, agian, "ARTOXU" (edo "artoxo" grafia batuagoan, "x" hori afektibotzat hartuta) litzateke egokiena, ezta? (Ez ahaztu "artxoxu" araba-zozoa dela, hau da, txori bat).
Horixe besterik ez nuen esan nahi. Barkatu atrebentzia, nire borondatea ona izan baita.
Eskerrik asko, eta jarrai lanean!
Agustin Mendizabal

Mila esker!

Aupa Agustin:
Lehenengo eta behin, barkatu hain berandu erantzuteagatik. Oraintxe aurkitu dut mezua, baina uste dut zure egunean, San Agustin egunean bidalitakoa dela ezta?
Mila esker zure komentarioarengatik. Batetik, gure lana baloratzen duzulako eta horrek poxa ematen digulako eta bestetik, oso datu interesgarriak aportatu dituzulako 'artoxu' hitzaren gainean.
Orain arte egin dugun lana jasotzea izan da, eta hitza honi dagokionez, artikuluan ageri diren formak eta gehiago ere jaso ditugu jaso ditugu, baina oraindik transkribapen lanak egiten ari garenez, batzuk bakarrik ditugu lokalizatuak. Baliteke zuk aipatutakoak ere jasoak izatea. Oraindik ez gara ikerketa lanetan hasi, eta zuk diozun bezela, hitzen batzuk berreskuratze lanetan hasi beharko bagenu, jakina, lehendabizi ikerketa sakon bat egin beharko litzake, eta kasuan-kasuko erabakiak hartu. Eta horretan, hizkuntzan adituak direnen partehartzea edukiko genuke. Urtekariko artikuluak ez zuen ikerketa lan bat izan nahi, jaso dugunaren erakustaldi ttiki bat besterik ez.
Hain xuxen ere, jasoketa eta transkribapenen ondoren -orain bukatzen ari garen lanaren ondoren- etorriko da hiztegigintza, aditza eta gainontzeko hizkuntzalaritza lana -hori dugu buruan behintzat- eta garai hori etortzen denerako, ongi etorriko zaizkigu horrelako aportazioak. Nik oraintxetik gordeko dudana eta bere garaian, proposamen gisa aurkeztuko dudana :-)
Mila esker berriro ere, eta urtekariaz gain, gure web orri honetako bideoak eta argitaratzen ari garen transkribapenak begiratzera gonbidatzen zaitut -seguru honezkero kuxkuxian ibilia zarela- eta horrelako proposamen gehiago ateratzen bazaizkizu ez izan zalantzarik berriro idatzi edo gurekin kontaktuan jartzeko. Proposamen guztiak ongi etorriak eta aztertuak izango dira.
Bittartin, ongi-ongi izan.

Audiorik ez dutenak?

Atsalde on:
Bigarren aldiz egun berean... Galdera bat bakarrik: grabaketa asko ez daude web-ean jarrita, ezta? Edo bestela nere problemaren bat da. Adibidez, Rufino Arbelaitzen bertsoak asko interesantzen zaizkit.
Ez dakit hau ote den horrelako kontsultetarako tokia...
Eskerrik asko,
Agustin

Rufinoren bertsoak

Aupa Agustin:
Rufinoren bertsoak jasotzen dituzten bideoak ikusteko moduan daude, hori bai, transkribapenak dira oraindik egin gabe ditugunak. Baina Rufino bertso kantari eta bertso-sorta bakoitzaren laburpena ere, bertan daude.
Rufinok zazpi zinta ditu: lehendabiziko lautan kontu-kontari ari zaigu eta hurrengo hiruretan, bertsotan.
Joan zaitez ezkerreko menuan 'Elkarrizketak' atalera eta han klikatu ondoren zinta guztien kodea eta izen-abizenak ageriko zaizkizu. 039-040-041-042 zintetan kontu kontari ari da. 046,047 eta 048an, bertsotan. Horietako bat klikatu eta ikusiko duzu izenburu zerrenda bat; nolabait bertso-sorta bakoitzari jarritakoa. Klikatzen baduzu; bertsoak norenak diren, ze gai jorratzen duten... laburpentxo bat dago eta transkribapenak egin gabe. Hori bai, Rufino bertsotan hasi beharko lizuke.
Ez bada horrela, abisatu, eta baliteke gure arazoren bat izatea.
Gainontzean, oso ongi etorriko zaigu zu bezelako bertsozale batek orrialde horiek begiratzea. Izan ere, Rufinok botatako bertso askoren egilea ezezaguna zaigu -askotan bera ere ez zelako gogoratzen norenak ziren-; eta horiek begiratu eta adituei galdetu beharra genien, ea eurek ezagutzen zituzten jakiteko, baina lan hori ere, oraindik egin gabe daukagu. Lan pilla bat ari zaigu pillatzen :-)
Beraz, bideoak ikustea lortzen baduzu eta jakiten baduzu norenak diren, eskertuko zaittugu berriro ere idazten bagaituzu. Baina inongo konpromisorik gabe e!
Eta hau toki egokia da horretarako bai. Eta bestela berriz, argitaratzeko asmorik ez baduzu, ezkerreko menuan 'Harremanetarako' aukerari eman eta email gorde bat bidaliko duzu eta berdin-berdin jasoko dugu.

Mila-mila esker berriro ere.

Harremanetarako

Kaixo, Ane, berriz ere:
Ez dakit ni dorpea ote naizen, baina "Harremanetarako" sail hori ez dut inon topatzen. Zer falta zait?
Bestalde lortu dut bideo guztiak ikustea ("Ahotsak.com" etik sartzen bainintzen lehen).
Bertsoetako batzuk esango dizkizut kontaktua izatean.
Eskerrik asko.

Harremanetarako

Aupa Agustin:
Bakit ze pasatzen den seguruna: Ttur-tturreko orritik sartzen zara eta han ez da agertzen menu berdiña. Egin ezazu saiakera hau: sartu oiartzuarrenbaitan.com orrialdean eta han agertuko zaizu 'Harremanetarako' aukera, ezkerreko menuan.
Eta bestela berriz, bidali zuzenean korreo elektroniko bat oiartzuarrenbaitan@gmail.com helbidera.
Ea oraingoan!

Eskerrak eta laguntza

Egun on, Ane:
Eskerrik asko kasu egiteagatik! Ez nekien seguru toki egokira iritsiko ote zen...
Dirudienez San Agustinek animatu egin ninduen...!
Ba arrazoi duzu, kuxkuxian ibilia naiz, baina orain arte ez nintzen jabetu transkripzioak jartzen ari zinetala. Ni, apiziyoz eta tarteka-marteka gauza horietan ibiltzen naiz eta ahal dudan neurrian lagun dezaket -baina esan bezala: tarteka-marteka-.
Eta xaxatu nauzunez, grabaketa-transkripzio bat entzun-irakurtzen aritu naiz eta hau pertzibitu dut nik -HAUNDIZ IDATZI DITUT NIREAK- (nik uste honek trasnskripzio bat egitearen zailtasun paregabea besterik ez du adierazten):

Tiburtzio Aranburu Lekuona, Mirua:
Txipin ordun ttuken hoik, oain PotitoneN dena, hoik ttuken hor. Hoiken ama 'ta atta 'ta amona 'ta Txipin zinak. 'Ta geo hoik biali 'ta HONAKO itxia eosi zuTEnin Palankaiyak hoiK denak biali IN ZIZ(KI)TEN (?)... Alde in ziten hortikan

Balio balezake ongi, bestela ez kasurik egin.
Eta esan bezala: baditugu altxor politak, ezagutzera eman beharrekoak; ni, horretarako prest... nire mugekin.

Holaxe ba, ongi segi eta beste bat arte,
Agustin

Miruarena

Beituko dugu eta zuzenduko dugu.
Eskerrik asko.