Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Taloa

...
NorInaxi Irastortza Artola
ZintaOIA-015
Pasartea28. [0:54:30 - 0:56:10] (100 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Baserriko bizimodua
Baserria » Lana » Garia eta artoa
Gizartea » Lagunartea eta familia » Jatekoa
Laburpena

Artoa errotara eraman eta taloa jaten zuten. Taloa nola egiten den, pausoz pauso. Zerekin jaten zuten.

Transkripzioa

- Bai?

- Bai.

- Ondo ordun.

- Beti. Gaxtetan 'de bai. Apetittu ona genun. Talua jaten genun.

- Pilla'rra e?

- Talua.

- Talua?

- Bai, bai.

- 'Ta talua...?

- Talua, artua errotea eaman. Artua itten genun zelayian 'ta errotea... hartu, sekatu... seko-sekua, 'ta errotea eaman. 'Ta han itten zuten iriña, iriñ harekin mahaian... mahai bat horra propiyua 'ta holako xulo bat iñ hola... 'ta han gatza pixka't bota eta bueltan iriña 'ta maza iñ eskuakin, eskuk garbi-garbi inta, maza. Talua hura da. Geo harekin pelota ttikiyak iñ 'ta joka-joka xabal-xabal: talua. Zuk e'zenun ingo iñon?