Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Olloki

...
NorMaitxo Sagardia Olano
ZintaOIA-031
Pasartea2. [0:03:10 - 0:04:30] (80 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria
Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Gizartea » Kantak eta kontakizunak » Izengoitiak
Laburpena

Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maitxo. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen.

Transkripzioa

- ... zelayin.

- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?

- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango. Han sortu giñan behiñipein betzi 'do hamar.

- Jesus!

- Bai.

- Eta noiz torri ziñan honea?

- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan... padrino-madrinak, atautxi-amautxiyak, jasotzen zittuzten hola, asko, len ohittura bazen. 'Ta etzuten beran familiyik eta honea karri ziten 'ta hementxe, hazi 'ta hezi, 'ta bukatu 're hemen in berko dugu.

- Eta Ollokinekua zein zen e...?

- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo... Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun.