Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Mirua

...
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-060
Pasartea17. [0:29:40 - 0:30:40] (60 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Kantak eta kontakizunak » Izengoitiak
Gizartea » Euskara » Lexikoa
Laburpena

Oiartzunen izengoitiak asko erabiltzen dira. Hemen potitotarrak eta miruak aipatzen dira. Hika.

Transkripzioa

- Txipin ordun ttuken hoik, oain Potitone dena, hoik ttuken hor. Hoiken ama 'ta atta 'ta amona 'ta Txipin zinak. 'Ta geo hoik biali 'ta itxia eosi zunin Palankaiyak hoi denak biali... Alde in ziten hortikan

- Bai. Mirua 'ta denak.

- Mirua!

- (denak batera hizketan)

- Miru-atsua, amonari miru-atsua saten ziyoten, numbaitikan kolka lapurtu 'men zula be txitukin 'ta geoztikan miru-atsua. Grabiela. Izena zun Grabiela. Emakume haundi bat zen, emakume haundi bat.

- Ahizpa 're bai bazin bestia, Mañula!

- Be ahizpa Mañuela.

- Mañuela bestia. Hua 're haundiya yun, e!

- Bai, bai.

- Biño hoik zer zin Mirutarrak?

- Bai, bai.

- Haik hemenguk, bai Oiartzunguk

- Eta hoik bizi zin?

- Hor Txipin.

- Txipin.

- Txipin.

-'Ta geo sartu zin Palankaiyak.

- Geo Palankaiya. Haik bialita geo Palankaiya sartu zen. Horrea bai.

- 'Ta gaiñekun, zea hemen...