Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Juanitok apustua irabazi

...
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-061
Pasartea6. [0:06:40 - 0:08:50] (130 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste garraio batzuk
Gizartea » Herri antolaketa » Bideak
Gizartea » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Laburpena

Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen.

Transkripzioa

- Altzitikan 'ta honea, biria...

- Estrata zarrak, bire zarrak. Kroska 'ta zea harrikonkorra (...).

- Altziko biria iñikan, hormioizkua, zenbatxo urte? Urte mordoska bauk.

- Hogei bai, 'o gehixio 'ro...

- Hogei 'ta bost?

- Urtiak jon itten ttuk e.

- Hogeita bost bat urte iñikan. Miño lehenoztikan estrata 'ta txarra gaiñea e! Aldapa haundiya baizen 'ta beti urak yeaman itten zun (gozua) 'ta harriya 'ta bueno!

- 'Ta animaliya ibiltzen zen tokiyan gehiyo hondatu ez?

- Bueno, kamiona 're joten zen ordun e, estratan.

- Joten zen?

- Bai.

- Honek iraazi zun apustua 'ta.

- Estrataz-estrata Altzira iyo zen hau kamionakin e.

- Honek jarri zun (resultua).

- Afai bat jokatu launan artin, bost 'o sei afai 'ta, jon baietz 'ta ezetz 'ta gau batian, goizeko ordubitan 'o hartu kamiona 'ta...

- Gabin gaiñea!

- 'Ta martxa Altzira!

- Leno, ondo apalduk zin bai hok! Arratsin (...)

- Hau ohiyin 'ta argiya kusi zunin leiyutikan sartzen harrittuta: "Ze krixto da hemen?".

Izutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua...

- Sekulan ez baizen ailletua...

- (...) (Aular) bat eta ...

- (Aular) 'ta Diburtxio.

- Diburtxio zarra.

- Hoken zarra.

- Zuena.

- Xebaxtian 'de bai, Galardi.

- Baita 're, Xebaxtian 'e bai.

- Baziñazten gehiyo.

- Attan kamioiyakin?

- Bai.

- 'Ta attak ba al zekin?

- Atta ez, ni nitzan.

- Miño atta entetu al zen jon ziñala.

- Bai, kusi zun (xirri).

- 'Ta ez al zen hasertu.

- Ez, muturrak hurrengo eunian, muturrak.

- Atzian Diburtxio zarra eta Aularre.

- Lizardi bestia.

- Lizardi 're bai.

- Miño... ez zun ezer (...) nik hartu nittun esniak, nik jon ber bainun geo Donostira 'ta ya pasó.

- Lizardi 'ro... Pottittokin espostua bazen bestia.