Ilusioa ez da galtzen
| Nor | Marijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-066 |
| Pasartea | 17. [0:24:35 - 0:27:10] (155 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Iritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak Iritzia » Bizitzarekiko ikuspegia |
| Laburpena | Ilusioa ezberdina zen: Kas bat edo gaileta batzuk nobedade ikaragarria ziren. Maillolli datorren saninazioetan zer edo zer egitera animatu da eta ondokoak animatu ditu. Hika. |
| Transkripzioa | - Ilusiyuk 'e difentik... - Baita 're. - Guk gauza gehiyo ikusi ttugu 'ta ya ez digu... zuek san zutena: zuek urtian behingo zea huaxe zenuten. - Ilusiyua. - Guk berriz, nola hainbeste dugun ba... - Aste bukaerero bazute. 'Ta astian eozeiñ eunetan eozeiñ tokira joteko posibilidadia. - Ni gotzen na fiestetan, Santiyutan, baserritik... 'ta bertan dugu e! Gue baserritikan Dixpatenea: Kas bat, attak patu orduo, jo hua zen guentzako: kas bat! 'Ta bea eliza joten zenin, joten zenin zerbatt hartzea estankoa 'o, holako gailleta batzuk itxea seme-alabai; erdi bana hartu... Atta noiz elizatik torko gu zai hola leihotikan. 'Ta harrek hola banatu eta... - Desberdina. Zerbatte difentia. - Difentia. - 'Ta oaiñ ze ber ñeu? Oiñ ze falta 'igu? - Oaiñ dena bañeu neska, denetikan bañeu 'ta halare ez gozen konforme. - Hoi dun. - Hala da! Denetikan dakazu 'ta halare hobio nahi, 'o gehiyo nahi 'o... - Ez dugu estimatzen 'ta. - Ez dugu estimatzen. Hoi da. - Buff! Denetikan. - Dena denin ez da estimatzen. - 'Ta umik bertan, 'ta ejemplo txarra hoi dun e! Umik beak 'e hartua dakatela zea hoi: Olentzeron karta hasi 'ta "Play Station no se qué". - Garestinak! Denan berri bazekiten. - 'Ta oaiñ 'e zea inki yon, etzakiñet, eozeiñ zea ilusiyukin 'ta: "Esto... hau, hau, hau!". Jolin! - Miño askotan ume ttikiyakin 'e gertatze 'un: izugarrizko opari pilla iñ, eta geo hor ikusiko dun; kazo zar bat hartu 'ta harrei zea... tamborrada jotzen, itxian gusto aski. - Hoixe. - Pentsatu baietz. - Oparitan diru pilla bat gastatu 'ta karri 'ta... - Askotan gu gattun okerrena gaiñea 'ta. Dena nahi yogu in 'ta. Gue illoba bezela; dena ez? Olentzero 'ta benga hau honentzako 'ta beste izeba, 'ta beste izeba 'ta... Hortan 'de guk gue kulpa bañeu. Miño bueno... bizi gattun kontsumismo... - Dena aldatu baita, pilla bat, dena, bueno! - Pues datorrengo urteko Saninaziyutan in berko ñeu zerbatte guk. - Guk? - Zarrak. - Bai, hoixe! - Jarko ñeu. - Zer? - Pues zerbatte. - Karretillakin 'ta. - Bai. - Bai hoixe. - Zerbatte neska: La boda 'o. - Boda!? - Gitana o lo que sea, neska. Zerbatte... - Bueno, jarriko ttiñeu soiñak, harrapatuko ttiñeu. - 'O bestela gaztiai pixka 't orientatu 'o... - Burua berotu? - Bai. - Antzerki bat itteko? |


