Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Gerra ondorengo lan eskasia

Subtitulu
NorInaxi Irastortza Artola
ZintaOIA-015
Pasartea21. [0:38:50 - 0:40:35] (105 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Emakumeak eta haurrak baserrian
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren
Historia » Orokorra
Laburpena

Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.

Transkripzioa

- Ezkondu 'ta ya Maldaburura 'ta zea in ziñanin geo ya kanpoa 'ta lanea 'ta ez, ez? Dena baserriyan?

- Baserriyan. Ez. Ne gizona faten zen, hola, iñon billatzen bazun lantokiyak... hamabostaldi bat pasata 're hura, diru hura geyo eta faten zen iñon harrapatzen baldin bazun, miño zalla zen, zalla lantokiya harrapatzen, ezin zen harrapatu. Gerra ondorin oso eskas... mixeia zen. Bai.

- Geo handik urte batzuta hasi zen igual...

- Geo polikigo, Ventas, 'o Irungo... bai, Porcelanas, Porcelanetara jende asko okupatu zen, bai, asko jendia. Zean, Ventasen... jakingo 'zu nun den Porcelanas. Ez dakizu?

- Bai, Pocelanas Bidasoa.

- Bidasoa.

- Hua aspaldikua da.

- Aspaldikua. Gerra denbuan... alemanak 'o ez dakit zer din hor, horko nausiyak zien. Hillak izango dia honezkio. A ber zenbat denboak.

- Eta zenbat urtekin...? Lendabizi ze euki zenun semia 'o alaba lendabizi?

- Lendabizi alaba. Ne gizonak semik nahi zittuen, baserria genula 'ta "semia torriko, semia baleo, semia..." Hiru neska aurrena! Batin bat, bestin besti, bestin besti 'ta hiruak neskak! Laugarrena mutilla torri zen.

- Azkenin!

- (...)eko.

- Miño neskak baserriyan iual-iual aiko zin?

- Bai, bai. Igual-igual-igual itten zuten. Zen; sayera bat. Segan 'ta hola, beti mutilla gorragua; segako.

- Indarra ber?

- Indarra 'ta...