Fruta lapurtzen eta errekan
| Nor | Marijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal |
|---|---|
| Zinta | OIA-066 |
| Pasartea | 35. [0:58:40 - 1:02:35] (235 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Lagunartea eta familia » Bainuak Gizartea » Lagunartea eta familia » Haurtzaroko kontuak |
| Laburpena | Gurasoak siestan zeudenean, fruta lapurtzera joaten ziren. Lehen fruta arbola gehiago zeuden. Errekara ere joaten ziren. Han zuten hondartza. Soinak zituzten bainu-jantziak. Hika. |
| Transkripzioa | - Guk gurasuk jartzen zinin siestan... - A bai, ordun lapurrira... - Gu hara. Hoik, Dukateneku hoik, beti gue itxian, eta: "Bueno, siestan dozte, goazen" 'ta "Oain haik atetzen baia ze san ber yiogu", "Kolka arrautzik baduten". - Oseake bazenuten zuek gaintikan, zea erantzuna. - "Kolka arrautzik baduten 'o san digula" 'ta. Fruta ona e. Fruta lapurtu, erreka jon, Garañoko itturrira... - Fresko, fresko jarri... - Pixka 't freskatu 'ta... - Bai, han aukera gaitza zitenen: gereziyak, sagarrak... klase guzitako fruta zitenen. - Fruta ona gaiñea e. Ordun ez baizen, oan bezelako aukerikan. Bai, bueno... - Haik ixtoriyak... - Fruta lapurrira. - Bai, fruta lapurrira. Bai. - Askotan ez jatetikan 'de... zea hoi... - Ez, kapritxu bat bezela. - 'Ta gerezita 'ta... - Arbolan gora iyota... Ui, ne lagun bat, Maixux. - Maixux. - Eroi. - 'Ta hanka hautsi. Oiartzabalen. - Oiartzabalen bai. Gereziyak zeatzen ai zela. - Gerezi ampollak errak eta... - Eder askiyak! - Izan 'e, hua 're ez baizen geldik eotekua. - Eroi arboletikan 'ta hanka hautsi. 'Ta gotzen naz, zea bat yunen, igande bat yunen, 'ta ze in genin oyian sartu oiñazetan 'ta, mekauenla 'ta: "Pasako zin, pasako zin" Pasako zin? Hurrengo eunin zeara, ospitalea, hautsiya izaki 'ta. Oiñaze errakin bai, dena beltz-beltza iña 'ta more-more iña. Gotzen nan bai, igandia yun... - Ampolla er askuk! Haik ampollak zin! Nik oaindikan arbola haik han zazkañat neska! - Bai, bistan. Ederrak ttunen han. 'Ta zean 'de bai, Amazkarren 'de ederrak ttunen. - Amazkarren bai er askuk! - Eske fruta garaia hartan. Geo gaiñea hainbeste izaten yunen eskuakin hartzen ttunen, hola hartzen ttunen. - Hola hartzeko mouan! - Han uzteko mouan! - Bai, tentaziyua bai, 'ta ederrak, bua! - 'Ta erreka 'ta joten al ziñazten? - Beko putzoa. Hoi genun gue playa. - Soiñakin, zeatzea. - Erreka zea, Oiyartzun erreka bea 'o? - Bai, hemendik pasatzen dena, Iturrioztik pasatzen dena. - Kamiyoko azpiya hortan bazen zea, putzulu haundi bat itten zen hor 'ta horrea: soiñak genittun bañadorik. Zea, gerriño bustita. - Hola betik-gora iyo 'ta... - Mutillak arront lanzatuk, haik irai itten 'ta dena ikasi ziten putzulu zarra hoitan. Hortxe. - Gotzen nan, bolada batin izan zitenen belarriko infezio pizar bat 'ta... - Jo! Gue Iñaki... ni gotze na, Xanixtebanetan, osabakin frontoira jon, ez dakit ze izango zuten, hor heldu dun marruez: "Zer zu?" 'ta belarritik hola pusakin, miño esan nionen: "Ibil yaiy berriz 'e, beko putzun". - Bai, gotzen nan, nola hartu zuten denak infeziyua bai. - Oaindikan 'de gotzen dun bea: "Beko putzu hortan..." - Itten zen zea putzulu haundi bat , gaiñea plastikukin 'ta itxita jarri... 'ta ura bertan geldittua... - Ordun ez zen ezerre, bueno, hondartza joteko aber, autobusa zea... 'ta hemen bertan, 'ta joten zin horrea. - Gotzen nan ze infeziyua bai. 'Ta muti kozkor dezentek hartu zitenen ordun. - Hola infeziyua e. 'Ta joten zin muti kozkorrak horrea, 'ta hor fuego! - Hoi zen playa. - Hor zen playa. - Hoztu 'ta 're hantxen ibilliko zin 'ta, gotu 're ez! - Gotu 're ez, geo. - Ze ai zazte grabatzen? - Bai. - Kontu pillarra ttute hok. - Bai, izugarri. - Kontu asko ttute. - Auzoko sekretu guziyak esaten ai dia. - Guk ez dugu sekretoik eta. - Geo ikusiko dugu, rebisatuko dugu 'ta sango 'gu: "Ez, ez, hau moztu 'ta hau zeatu e". - Lasai, lasai. Ez 'to... klaro, ze gotu 're iñ in ber da ze san zuten, |


