Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Festak antolatzen

...
NorMarijose Arana Aranburu, Maillolli Manterola Arrieta, Domi Unsain Iartzabal
ZintaOIA-066
Pasartea19. [0:27:40 - 0:29:40] (120 segundu)
Lehentasuna1
GaiakBaserria » Gizartea » Auzoak
Laburpena

Zer edo zer egin behar dela-eta antolakuntzan hasi dira: asto karrera egiteko badagoela astoa Frantzian (Iturriozko baserria da Frantzia). Bizikleta karrera eta zintena ere aski polita izaten zela. Auzoko jostunak aipatu dituzte; arreoak eta guzti egiten zituzten. Hika.

Transkripzioa

- Hoi bañau, teatrua bañau pero zerbatte ba gehiyo...

- Ezkontza bat 'o...

- Ezkontza bat 'o carrera de burros 'o...

- Astuak 'e gutxi gelditzen ttun.

- bañeu Fraintziyan bat.

- Non?

- Fraintziyan.

- Fraintziyan? A, Fraintziyan.

- Bazion bat.

- Beste nomaitik 'e sortuko ñeu besten bat 'o...

- Bai neska, zerbatte neska.

- Dozena erdi bat berko ñeu gutxinez karrera itteko ez? Porke bi bakarrakin...

- Bi bakarrik ber dittunen!

- Bikin in ber Domi.

- Hasten ttunen Zuberoko sarrera hortatik bide zarratikan Garmendira,

Garmenditikan bueltan honea tortzen yunen...

- Bai miño bi miño gehiyo izaten ttunen.

- Bai?

- Bai, nik uste baietz. Gañea, garai hartan hemen asto pilla bat ttunen 'ta. Astua besteik ez yunen baserritan.

- Ordun ni gaizki nion bi bakarrak... ui, bi miño gehiyo al tzin?

- Nik uste 'ut baietz e.

- Asto karrera.

- Pues e'nan gotzen ba ordun gehiyo zila, nik bina bai miño...

- Zirko erra jartze zitenen. 'Ta bizikleta karrerak eta zintak 'ta...

- Bai hako zintak, hola xolua haitik ta! sartu ber zitenen 'ta.

- Zintak adornatuk denak bordatuk 'ta jarri 'ta geo...

- Kontxuelok 'e polittak askuak eukitzen zittinen.

- Gue lengusuk 'e bai, Carmenek, nola bordatzen zun. Politt askiyak.

- Carmenek itten zittinen... jolin!

- Jarri moneda 'ta geo dena bordatu. Dotore askiyak bai.

- beizan hoi dun gauz bat, umintzako...

- Ni oaindik gotzen nan Komuniyo Ttikiko Carmenek iña;

soin txuiya 'ta hemen hola urdiña geniñen buelta guziyan bordatua, lorik urdiñakin. Polittouo iña ninen soiña bat.

- Nei maindirik, arreunak harek bordatzen zizkinen dena nei ezkontzeko.

- Oso erki itten zinen.

- 'Ta geo ni hara joten niñunen josten ikastea. Maitxokin.

- Maitxokin?

- Bai. Carmenek oso erki itten zinen bordatu.

- Zer zen, auzuan norbatte josten eakusten aitzen zena?

- Bai gure lengusua.

- Honen lengusua.

- Bai.

- Hara! Heldu dun hau berriz. 'Ta oso ondo e.

- Oso polittak itten zinen.

- Bordatu oso ongi itten zun Carmenek e, jolin! Oso, bai oso... Benitak 'e bai e?

- A baita 're.

- Zein Benita.

- Benita Juanenekua.

- Juaneneko Jexuxena.

- Ergoingua zen. Ergoingua da. Zeakua... Urdanpilleta.