Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Aurrerapenak

...
NorJuanito Galdos Arbide, Tiburtzio Aranburu Lekuona, Santos Mitxelena Aranguren, Faustino Galdos Arbide
ZintaOIA-061
Pasartea17. [0:30:30 - 0:31:50] (80 segundu)
Lehentasuna1
GaiakGizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Beste aurrerapen batzuk
Laburpena

Gurutzeko lehendabizikoetako telefonoa Galdosenen jarri zuten. Ertxingo amona penatan, beheko sua kendu eta ekonomikoa jarri zutenean. Hika.

Transkripzioa

- Telefonua garai haitan bazen.

- Ertxinen 'e nik jarri nun sua.

- Haunzko itxian ez zen telefonuikan.

- Bai, bai.

- Haunzkun 'e bai e?

- Haunzkun bai.

- 'Ta amonak... Amona zarra zen 'ta...

- Lenbizikotakua guk telefonua inguru hotan. Hemen 'ta Aldakon.

- Sesenta y uno, sesenta, numerua.

- Ordun berrikuntza guziyak hemen?

- Lenbizikuk uste 'ut Oiartzunen hala zila, hemen.

- 'Ta Ertxingo amona ze?

- Amonak pena ikaarriya zula sua kendua, su bajua kendua. Ekonomika jarri genunin: "Ne su gaixua" saten zun, hua beti su onduan han eoten eta: "Ne su gaixua" saten zun harrek. Zarra zen orduko, harrek bazittun larogeita ez dakit zenbat, bost-sei urte bazittun.

Zarra zen amona.

- Gaixua, besteik ikusi gabia 'ta, e? Hua kentzia harei...

- "Ne su gaixua" esaten zun harek. "Zuen attak zenbat urte ttu?"

'ta "Hirurogeita hamairu" san niyon 'ta "O, oaindik muti kozkorra duk hua!", san tzin. Oaindik guan dakat ze san tzin.

- Bai e?

- Beak larogeita mordoska baizittun.

- "Hua muti kozkorra da oaindikan!" san zian.

- Poxa maten dik, nik 'e hala ttit eta.

- Bai, hi 're muti kozkorra.