Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

zea

Sarrera
zea
Batuan
Zera...
Gazteleraz
Esto...
Egoera
Mota
Esanahia
Oiartzunen asko erabiltzen den hitza. Egoera ezberdinetan erabiltzen bada ere, ia beti, momentuan erreferentzia egin nahi diogun haren izena gogoan ez dugunetan erabiltzen da. Eta baita makulu-hitz modura ere. Egoera ezberdinetan erabiltzen denez, modu askotara deklinatzen da: zea, zeako, zeakin, zeatikan, zeatako, zean...

Aipamenak

IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- ...Gu ttikiyak giñen, gu aman onduan 'ta guk ez genun zeaik, biño!
- Bai, hamasei, hamazazpi urtekin ya iertzen da...
- Bai, bai...!
Maitxo Gaztañaga EtxeberriaPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- 'Ta gue Luixak zun beldur bat! Porke ordun hasi zin e...! Illia mozten emakumiri, zeako, e....! Erretxikiko bi ahizpai. Pentsa 'zazu, haik zer zin gaizuak! Ezer ez! Ordun saten zen bezela, pes ezkertiarrak zin. Haik Donostira eunero esniakin jon 'ta torri itten zin 'ta bat behintzat, Maitxo Gaztañaga EtxeberriaPasartearen fitxa
Aipamena ikusi'Ta san nun: " bo...! Ni ez naz jongo hara!" 'Ta, ni jon janakin 'ta, han Andre zea, ordun... Meikua zun gizona, Ezkerreneko, kaleko Irigoiyen 'ta. Klaro, beitzen zizuten lista abezedariyun zeatikan. Irigoiyen Iragorri. Maitxo Gaztañaga EtxeberriaPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- A...!
- 'Ta kioskua in zenin, Manuelek in zun utzi soiñua jotzia, 'ta kiosku hartan itten zuten zea haik, Donostikuk zin, ez dakit, ya... Goun euki 'ttut urte askuan, biño bu! Hombeste urte!
Korneli Egimendia AranburuPasartearen fitxa
Aipamena ikusi'Ta gue Santosek ze in zun, kampun txabola bat zen, ojeletakin iña, galipotan katxarrun zeakin 'ta iña ,'ta hara hara iñola ez zela urik azalduko, ez baizuten behiñ 'e kusiyik, 'ta amak san ziyon: " horreaiño baita pasa 're!" "Bai zea! Korneli Egimendia AranburuPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Ez, umia izandua zun orduko!
- Hara! Bueno gutxinin!
- Gutxinin hoixe! Zea, bueltaka, bueltaka zebillela soka... Zeak... Este...
Korneli Egimendia AranburuPasartearen fitxa
Aipamena ikusiZeatikan abixua, e... Errentiyan sarrera nola da hor?
- Gabierrota?
- Gabierrota 'ro nombatte hortik abiso bat, behi bat bazola han,
Korneli Egimendia AranburuPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Esan niyon nola in zin, 'ta aleiya, ze patu ber niyon. 'Ta patuko niyola! Nik zeangatik in nula, usaiya, izerdi usaiya kentze... Kenduta itxiya zola ustez hola biñon, holakin biño, nombatte ixkiñan bat harrapatu zula, 'ta... Nola txikittu zin zerriyak. Korneli Egimendia AranburuPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Bai!
- 'Ta zer zen ba, e... Harri... Lurrakin...
- Harriyakin iña dena. Harriyakin puntaka puntaka puntaka. Zeatua, lisatu gabia dena!
Kaxilda Zubialde OlaskoagaPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Hara!
- Eta han zeatzen giñan.
- Toki gutxitan izango zen hola prepatua?
Kaxilda Zubialde OlaskoagaPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- E? Bai. Han bukatu. Otxandianon hilla izan ber zun. 'Ta kartzeko 'ta ordun, hasi giñan batea 'ta bestea 'ta, oan bezela eon bazin zeak....
- Errextasunak!
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Ordun... Sei 'o zazpi urte 'o hola hasitzen zin eskolan jenealin. Beste batzuk, berriz, gurasuk zea xamarrak baldin bazin, beranduo igual 'ta. Umik auro hartu ber baitu! Bai.
- 'Ta zembat urte arte?
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusiBai, elkarri gaizkik itteko zeik ez, keba!
- Elkarreik launtzeko, gaiña!
- Bai, bai, bai, bai. Asko. Asko laundu guk elkarrei. Oan batez.
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusiez zittun eamaten haiziak! Bestela, berriz, suelto baldin bazozten, ririrririrri martxa!
- 'Ta sokakin 'o lotu berko zenittuzten!
- ez, ez. Iatzin zeakin bekin.
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusiOaiñ ez, oaiñ, geo bota 'men zuten zea, morterua 'ro ez dakit ze 'ta seko sekua eoten 'men da. Urtiak dia e'nazela pasa e, biño gu ibiltzen giñan demboan, (...) euriya iña baldin bazen behintzat, hantxe ezin pasik ibiltzen giñan.
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusi- Ez, soltera zen. Ez, ez, zeai, karrikako, oi Errotako mutikuri.
- A! A...!
- Beakin eskolan zebillen, itxea jon 'ta berriz 'e. Bai, geo oso listuk ate zin, e!
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusi'Ta han bai 'men da ongi beitu ezkio, gizona be zaman fiura. Ni beira beira ion izandu naz, e! 'Ta bada holako zea bat, dibujo bat.
- Halako traza.
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamena ikusiGeo ordun auzuak izaten giñan familikuk bezela, elkarrei launtzen. Si te visto no me acuerdo. Hoi gauza, e! Kambiyua! Zeak in du, bizimoduk in du hoi.
- Bai, berra béak!
Joxepa Zabalegi LazkanotegiPasartearen fitxa
Aipamen berria erantsi
Aipamen Zki.a: