Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Parte hartzeko

Zuk ere lagun dezakezu Oiartzungo ahozko ondarea osatzen.

Momentuz 40 elkarrizketatu ditugu, baina etorkizunean oiartzuar gehiagoren lekukotza jaso nahi dugu.

Elkarrizketatu daitekeen pertsona egokia ezagutzen baduzu, esaiguzu eta baldintzak betetzen baditu kontutan hartuko dugu hurrengo elkarrizketaldirako.

Baldintzak oinarrizkoak dira: oiartzuarra izatea (bertan bizi ez bada ere, oraindik bertako hizkeran aritzen dena) eta edadekoa izatea (kasu batzutan gazteak ere izan daitezke, erregistro ezberdinak jasotzeko). Handik aurrera denak behar ditugu: emakume zein gizaseme, edozein auzotakoa edo plazakoa eta berdin dio ze lanbide edo zaletasun dituen, ze edadekua izatearekin bakarrik, kontatzen duen guztia interesgarria izango da.

Gure ahozko ondarean txertatzeko pertsona egokirik ezagutzen baduzu, beraz, bete mesedez galdetegi hau, elkarrizketatuaren perfila egiten laguntzeko. Eta guk gure elkarrizketatugaien zerrendan sartuko dugu.

Mila esker.

Hiztunari buruz
Baserriaren izena edo kaleko helbidea eta auzoa idatzi.
Eskaera egiten duenari buruz
Zer lotura dago zu eta hiztunaren artean? Semea, alaba, iloba...

Ez da hemen jarritako daturik jasoko databasean, arduradunaren posta-elektronikora bidaliko dira zuzenean.