Portuberri taberna eta bilera
| Nor | Frantxiska Pagadizabal Artola |
|---|---|
| Zinta | OIA-085 |
| Pasartea | 31. [0:51:20 - 0:52:50] (90 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Gizartea » Aisialdia Baserria » Gizartea » Auzoak Baserria » Ohiturak » Ospakizunak |
| Laburpena | Portuberri Tornolako taberna zen. Soinua jotzen zuten jaietan eta huraxe zen Tornolako bixitasuna. Gainerakoan, lana. Auzolana: gerraren ondoren elkarri asko laguntzen zitzaion. Zagiya. Haixtiya. Makua. |
| Transkripzioa | - Dena pasa in ber izaten! - 'Ta haik taberna zuten, Portuberrikuk? Zu gotuko za hoi, ez? - Bai. (Zaiya ...) izaten zuten, behintzat (...) betia. Bakizu, bi muturretan lotua zaiya. Gu joten giñen billa. - 'Ta billera 're izautu zenun zuk? Portuberrin billera 'ta? Bertakua aitzen zen, ez? - Zerbatte izautu genun bai. Soiñua ikaarri gustatzen zitzaigun gui ordun 'ta. Jon goiko aisteira 'ta iandetan, illunaarretan 'ta gaztiak eta soiñua gustatzen zigun orduntxe. Horaxe aittu ber. 'Ta ongi tortzen giñan beti gu. - Eta huaxe izango zen tombolako zea, ez? Gaiñekun hoaxe bixigarriya 'o... Difentia, ez? - Bai, gaiñekun ez dakit. - Gaiñekun lana besteik ez. - Lana, hain (...) (makuum) 'ta denea. Portuberrira jon izandu giñan (makooa). (Txiki aldi) erra hartua nion (...). Zalai zoru haundiya do han, e? Beko zoku hora. (Txiki arraiyo) makuuan bestin tartin ni 're. Han nitzan, behintzat. - Bata bestin arrimun. - Hantxe. - Leno auzo lanin gauz asko. Oaiñ ya bakoitxak beria... - Ordun alkarrei asko launtzen zen. Gerra ondu hartan, berra 're bai 'ta. Oaiñ ez da. Oaiñ ez da holako launtzik, holakoik, ez da. |


