Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Gerra eta gosea

...
NorFrantxiska Pagadizabal Artola
ZintaOIA-085
Pasartea28. [0:47:20 - 0:49:40] (140 segundu)
Lehentasuna1
GaiakIritzia » Bizitzarekiko ikuspegia
Baserria » Gizartea » Gerra garaia
Laburpena

Gerra: Arritxurietan zeuden soldaduek tiro egiten zieten etxetik ateratzen zirenei. Izan ere, 7etatik aurrera ezin zen kanpoan ibili, baina baserritarrek beren lanak egin behar izaten zituzten. Oraingo gerrak ez luke bat ere zutik utziko. Gerraren ondoren, gosea. Ilarra gordeka. "Euntalako pesta". "Nolapatte gobernatze izango zun". Gaixua. Hark. Zama-otia.

Transkripzioa

- Holoko kontuk. Asko.

- 'Ta zea...

- Geo gerra hoa torri 'ta, zea batzuk Arritxuitan 'ta punto guztiyak bageneizkiun guk. Gui, haik ez ziguten gui tiroik tira ber, biño ate... Igual tiro itten baizuten! Kampun zazpitatik aurrea ez zen libre izaten. Illunaarreko zazpitatik aurrera ez zenun libre. Ardita jonak igual guriak eta oaiñik etorri gabik eta, (...) Behiñ hola hizketan kontrabandun ibilli ber izaten baizen. Aziendakin 'e. Dena holaxe izaten zen ordun. Gerra zerriy hoi torri zen 'ta! Jendia hain billa ibiltzen duk berriz 'e, biño harrei astinduko al dik! Oainguk... Bat zutik utzi, e? Hala saten 'ute. Holokua (hoki aitzen da 'ta)

- Dena beldurra!

- Bai.

- Dena gordia 'ta beldurra garaiy hartan.

- Bai.

- 'Ta gerra 'ta geo 're bai, ez?

- Bi gauzak. Gosetia 'ta...

- Hoi da.

- Geo gosia berriz!

- Gosia. Baratzan barrena artua 'ta illarra itten zen. Illarra gorde harri zolun (Harriko Xebeina) (koja) izaten zen gaixua be astuakin gue itxea. Hoa artua iñ ezkiotik, hoa illarra (...) izango zen. 'Ta hain artua 're sartzen genun, geona 're bai. Hartua ez dakit, illarra biltzen zen ordun, euntalako festa. Illarra kartzen zun harek gordetzeko. 'Ta sartu (hainak) eta geonak 'e bai 'ta hantxe be asto txar horrekin. Gue attak otia itten ziyon ordun. Zama otia, astian bat 'o ze ingo ziyon. Halaxe ibilli zittuzten, zea, neska xar bat zen.

- Harriyan bizi zen? Harrikua zen?

- Bai. Harriyan. Behi bat 'zaten zun 'ta haintzat otia. (...) 'Ta beria nolapatte gobernatzia (nahiko) zun.

- Izan 'e oain iatzik eta otiak sobran dia, biño len eskas.

- Oain sobra, ordun denak eskas.