Tolareko bilera
| Nor | Anttoni Andalurria Urrutia |
|---|---|
| Zinta | OIA-084 |
| Pasartea | 16. [0:35:00 - 0:36:25] (85 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Kultura, Kirola, Jaiak » Kultura » Dantza Ekonomia, Lana, Politika » Lanbideak » Neskameak Kultura, Kirola, Jaiak » Taberna giroa » Tabernak, jantokiak |
| Laburpena | Igandeetan bilera izaten zen Tolaren. Manuxio Borreiak jotzen zuen soinua. Bertako eta kanpoko jendea biltzen zen. Filarmonika. |
| Transkripzioa | - Ze gotzen 'za Tolareko billera? - Tolaren? - Zeiñek jotzen zun soiñua? - Zeiñek? Borreyan Manuxiok. Izautzen al zenun? Ez... Miño, u, jaiero-jaiero, beti be filarmonika hua bizkarrin 'ta tortzen zen. Jediak hua poza hua alletzen zenin. Galtza... Galtzak mil rayas dembo batin eamaten zin. Gotzen al 'za zu? Jesus! Garbi-garbiyak eta ongi plantxatuk eta alkandora xuirixka bat eta, jesus, ez oaingo asko bezela. Senar-emaztik ongi eamaten zuten hoik e? Matte zun andriak hoi, e? Jesus! Hau joten zenin noski, ohiyea joten zenin... Hau beandu joten, bukatzin ó jongo zen, beandu jongo zen itxea 'ta... Andria gaixua hantxe ohiyin bero-berua 'ta honei hankak ezin berotuik noski. Gaixua! Harrek maitte 'men zun andria 're: "Nei hankak ezin berotuik han zon gaixu hura!". Matte... Elkar ongi eamaten zuten. O! Jesus! - 'Ta jende asko juntatzen... Jende asko tortze al zen? - Asko, asko, asko. - Dantzin e? - Dantza zen. - Dantzan, bileran, jende asko juntatzen al zen? - Bai, asko, asko. Asko joten zin. - Ergoindik bakarrik? - Miño, hemengua Ergoingua bakarra 'o beste tokitatik 'e bai? - Etorko zin, bai hoixe! Irundarrak 'e bazin, aski kontent etortzen zinak! Bueno, bueno, bueno... Jesus! |


