Abereak, ongi zainduta
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 34. [1:00:00 - 1:02:28] (148 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Lehengo zaharrek ilusio handia izaten zuten abereekin: asko apaintzen zituzten eta baita zaindu ere. Izerditzen zirenean, mantekin estaltzen zituzten; bestela, gaixotu egiten ziren. "Geok ez genekiulako, geoztik ikasi ttugu guk e", "Ze ikusi, harta". Hika. |
| Transkripzioa | - San 'zu lau behiy zenittuztela? - Bai, lau behiy. Maxalen lau behiy eoten zin. - 'Ta baserriyan zeiñ aitzen zen? Ama 'ta aittu berko zuten. - Ama 'ta, gu muti kozkorrak eta hasi zin denak. Besteik ez genun kusten 'ta. Gustora gaiña! Haurrak ze ikusi harta! - Eskolan biño gustogo. - Behiyakin 'ta... Joe eskolan! Behiyakin 'ta afiziyo ikaarriya 'ta! Behiyakin 'e (...) berriya jarrita 'ta, zea borlak 'e berri berriyak eta zea, halako ilusiyo bat. - (...) perra soiñua ateriz. - Behiyaiy 're lepuan soka txuiya jarrita 'ta... Bazin ordun 'e ilusiyo zarrak. Lepun paiñulua jarrita 'ta. - Geo pixka 't izerditzen bazin manta gaiñin 'ta... - Manta bai. - Zuek manduaiy 'ta 're jarriko zeniyoten, ez? Lana bukatu 'ta 'ro... - Ez. Zea, tuelduk zaten zittuzen, euri itteko tuelduk. Biño batian mando bat hondatu genun, geok ez genekiulako. Geoztik ikasi 'ttugu guk 'e. Mandua bat, bi karri zittun 'ta bat gizena arront, 'ta bestia plakua. 'Ta plau hora ongi 'ta gizen hoa bo! Izerdi ikaarriya atetzen! 'Ta anaiyak san zin zea, "Pasta kendu in ber ziot manduai." 'Ta orduan izan bazen han bat "Ez, ez 'yokela kendu, mandua hondatu ingo 'ik!" - Biño jakiñ... - Biño deus 'e... Geoztik ikasi guk. Nik 'e soldauskan ikasi 'ttut holakuk. Soldauxkan "¡Tápale a ese mulo! ¡Tápale a ese mulo pronto!" sate 'ute. - A, zer da, izerditzen... Harrek iñ zun aleiya... - Izerdiy hua bei txukatu ber da berriz. - A! - Izerdiy hua in ber da tapatu. Tapatu gehiyo. - Pulmoniya 'ro auskalo ze harrapatuko zun! - Bai, zea pulmoniya 'ta geo balantzaka mandua arratsin 'ta geo komeiyak! Indiziyuk sartuta 'ta... Ez dia jartzen geo. - Ez, e? - Nik hemen behorrakin izerdi errak ate 'ttugu bihorrak eta beti tapatu torrita. 'Ta gaiña ieuzkitan ez jarri, itzalin. - Itzalin. - Bai. Ieuzkitan itten da izerdiya atea 'ta nola txukatu! Izerdiya jon, lehortu ingo zen. Lehortu biño... Ez. |


