Lana, erruz, eta jana, eskas
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 33. [0:58:10 - 1:00:00] (110 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Iritzia » Gizartearen aldaketa » Antzinako bizimoduari buruzko iritziak Ekonomia, Lana, Politika » Ekonomia » Lan-baldintzak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Gaztetan lan asko eginak dira, eta, askotan, eskas eta gaizki janez. Eta hala ere, adin honetara iritsi dira. Lehenago, beren gurasoek taloa eta sagarra bakarrik izaten zuten jakitarako, eta gazta. Besazurtenak. |
| Transkripzioa | - Joe! Ordun gaztetatik lana zer den erki izautua! - Bua, ni gaztetatik lana asko iñak! - Bai. 'Ta hal 'e horrembeste urte pasa! - Bai. - Gu mendiyan Arlepoko zoku hortan ibilli giñanin 'e, talu hotza janez 'ta ibilli giñan, e! 'Ta batian anaiya 'ta Arlepoa jon, aber apaiy itteko deus bazen 'ta ez zela ba deus 'e 'ta atzea bate gabe betti txabola berriz 'e! - Joe! - Hoik urtiak! - 'Ta lanin 'e aitzeko gaiña! Ze lanin ez baza ai, gosia pasten 'zu, biño gaiña lanin ! - Lana iñ in ber 'ta ez oliyo, illarra 're oliyo gabe eosi... Geo kaldo majiko bazin zerbatte 'ta haikin potajia iñ 'ta... Bai, latz xamarra... Gu beti, gue attak beti zaldi zarren bat 'o akatu 'ta beti zerbatte harrapatzen zun beti. - Sesiña 're bai. - Biño estu samar 're bai ibilli, estu samar, e! - Karo. - Puf, oaingo yogurrak eta, oaingo planak eta... Jesus! - Aspertuk eoten ga gu hoikin, biño talua bakarra jan ber bagenun 'ta... - (...) izan ezkio, e! - Hoi da. Bai, bai. - Leno talua 'ta sagarra jakitako! Gue amak eta. - (...) - Saar erria 'ta gazta. Guk gue amai saten geniyon: "Ama hombesteko besazurtenak 'ta nola iñ 'ttuzute zuek talukin 'ta?" Parra itten zun jajaja parra itten zun. - Lana inta besozurtenak! - Bai 'ta... |


