Jornalak eta erretiroak
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 32. [0:54:50 - 0:58:10] (200 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Iritzia » Bizitzarekiko ikuspegia Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Batzuetan, mandazain batek hartzen zuen enkantea, eta, gero, besteen artean banatzen zuen. Gero, gazteak ere hasi ziren joka. "Karga kontun patu". "Dirua billu in ber tzen, zintzo aski bai". "Ta holaxe gue bizimodua". "Kastigua; andria hartuta re kastigua, ta gabe re bai, hemen kastigukin bizi ga". |
| Transkripzioa | - Ordun zea, Pautiyak izaten zen herriyana, ayuntamentuna. - Ayuntamentuna. - 'Ta ayuntamentuk itten zun saldu. - Saldu itten zun. Harek itten zun... Hartuko zittun pioiyak eta "Beno, arbol honek zembat adar 'ttu? 'Ta "'Hogei, hogei, hola 'ta hola..." "Hiru bota laizke!" 'Ta "bueno hoi zembatzuk kilo dia?" 'Ta "hoik honembeste " 'ta arbola bakotxa apuntatu ingo zuten 'ta geo totala jo. 'Ta "beno, hombeste karga 'ttuk. Beno, karga honembestin, hombeste dirotan ateko 'ugu". 'Ta ayuntamentura joten zin iosdunak 'ta iual hartzen zun batek. Joka ai gabe batek hartu 'ta batek geo partittu bestiaiy. - A! - Biño geo gaztiak hasi zinin akortu zinin, zea joka hasi zin "Nik hombeste!" "Nik hombeste gehiyo! Nik hombeste gehiyo!" 'Ta... - Karo. Ordu arte ongi komponduko zin hiruan artin, biño geo gaztiak... - Bai. Geo gue atta zea hasi zen, Naparrun, Lesakan hartzen hasi zen. - A! - Lesakatik atetzen zittun ba basuak. 'Ta Domikoko zokuan 'ta hemen 'e bai zea, Aitxulegitik aurrea Naparrura aiyeka pasata hor bertan 'e bai. - Maizulain 'ta, Maizulai 'ta... - Geo Berdabiyoko attonak 'e, béak eurra izaki basua béak, 'ta béak be basotik béak ikatza iña bai. - A! - 'Ta geo gue attak hombeste patu. Harek béak itten zun ikatza, Berdabiyoko gizonak. - 'Ta ordun itten zen geo e... Hoi da, ayuntamenturi patu 'ta geo ikatza saltzen zenin, ordun txondargilliy 'ta denai... - Hairi 're, hairi 're patu. - Patu zeonek. - 'O hillaetin behiñ 'o tortzen zin kobratzea 'ta hairi 're karga kontun patu. - Hoi da. Kalkulatua eukitzen zun gue attak 'e zembat... - Banatu ber zen dirua, e! - Dirua billu iñ ber zen. Ezin 'zu hasi bai, diru billu! Pioiyak geo itxea torri 'ta atentziyua jarri in ber zen, e! - Bai. Bai, bai, zea haundiya. - Eta holaxe gue bizimorua. 'Ta oaiñ herritik hua ailletu zen noizpatte 'ta beno. - Lan pilla erra inta. - Len iraazitakua oaiñ polliki polliki jan in berko! - Hoixen. - Hoixe! Bai, bai, ahal baldin bada bai. - Beno, oaiñ 'e iraazten dugu, jornala maten diute, dirua iraazten dugu. - Bai, biño len in zenutelako. Len pilla erra manta! - Bai, bai. - Karo, len 're iraazten zenunetikan... - Izerdi pilla errak botata! - Bai, bai. Oaiñ 'e jornaletik kentze 'ute. - Karo, karo. 'Ta len 're bai. - Katortze por zien kentzen 'men naute nei. - Jo, pentsatu! - Soltero nozelako, kastigua! Andria hartu dutenak kastigua 'ta gabe 're bai! - Beti kastigua! - Hemen kastigukin bizi ga. - Joe, bai, e? Ordun horrengatikan gehiyo kentze 'ute? Ez nekin hoi. - Euskalduna 'ta solteruiy gehixio kentzen 'men 'yote. - Hara! Ordun ezkondu in berko 'zu oaiñ! - Oaiñ ezkondu oaiñ ezkondu... Andriak oaiñ daka premiya nik launtzeko! Leno aixa ibilli naz! - Karo! Oaiñ ezkonduta ez zattuzte kenduko 'ta gaiña zaindu ingo zattuzte. - Bai, ba! 'Ta oaiñ ez 'tten bentaja dena txarrak txarrak. - Hala in berko 'zu! Erra marka! |


