Basoaren enkantea
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 30. [0:51:50 - 0:54:30] (160 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Baso gehienak herriarenak ziren eta Udalak markatzen zituen pagoak egur-ikatza egiteko. Zein adar bota behar zen markatu, kargak kalkulatu, eta, gero, enkantean ateratzen zuen. Mandazainek erosten zuten, eta gero beraiek ordaintzen zieten txondorgileei eta gainerako peoei. Xulua, Isatse eta Maxalengoak ziren Oiartzunen egur-ikatza garraiatzen aritzen zirenak. Joka. Hika. |
| Transkripzioa | - Seiñalik itten 'ta... - Ez, gu ez. Herriyak eamaten zun zea, ayuntamentua joten zen 'ta geo itten zun harek hemen honenbeste kalkulatu ber zun 'ta beno apuntatu ingo zun dena. Baldin bazin berrehun arbol baldin bazin, ba denai bakotxak zembat karga gutxigorabera. 'Ta geo ayuntamentun atetzen zen, kompaziyo batea berrehun, berrehun karga 'ro milla karga 'ro zea, 'ta holako preziyun 'ta geo zeiñei eosi ber dun joten zin ayuntamentura. - A! - 'Ta ayuntamentuk poxpoluk pixtuta jarri 'ta hua bukatzeko zeiñek gehina jotzen zun... - Subasta! - Subasta bezela bai! 'Ta gue attak beti kontuk ateiyak eukitzen zittun. "Ba, semik neonak 'ttik, manduk neonek 'ttik 'ta azkeneko topia noaiño." 'Ta hoi lembiziko, hoi beák hartzen zuten, geo partittu, hiru gizonek partittu, biño geo hasi zin "Biño zar hoik diru asko iraazten ai 'men dila!" Geo dembukin hasi zin gaztiak joka ayuntamentura jonta. 'Ta gue attak saten zun: "Ba nik hemendik aurrea jotzen baut, ez da diroik!" 'Ta bestik uste zuten dirua (...) jon ta kendu! Geo mendira jon 'ta jornalik eziñ atea! - Karo. - 'Ta "Joe guk uste genin..." Uste genin... Kampotik hartzen dunak béak pioiyak patu, béak manduk patu, dena béak saldu, dena béak iñ 'ta gue attak, berriz, mandoik ez zun patu berrik, iosteko bai, biño ya geo ez. 'Ta semik 'e jornalik ez ziyon man berrik, gu 're sosik gabe lanin. - Biño (...) - Azkeneko (zarrata) errendittu in ber. - Karo. 'Ta zein zin hiru hoik aitzen zinak ba? Hiru zarrak aitzen zinak? - Zea, Xolua... - A! - Xolua bat - 'Ta Isatxe. - 'Ta bestia Isatxe 'ta bestia gue atta. - Oiyartzun guziyan hoik hiruak aitzen zin? - Hoik hiruak. 'Ta geo Xulua, gue attan illoba zen Xulua 'ta hua muti koskorretan hasi lembiziko gue attakin. - A! - 'Ta geo be semik hasi zinin attaiy, geo horrek béak jarri manduak geo. Hoi ikasi zun 'ta! Béak jarri manduak geo. - 'Ta Isatxekuk zeiñ aitzen zin? - Isatxeko Santi 'o, atta. Ikatzakin, manduak 'e bazittu harek 'e! Sei mando bazittun. Hua (...) aitzen zen. - Semia 're bai, uste (...). - Semia bazun bat, bai. |


