Basoko arauak
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 28. [0:50:30 - 0:51:10] (40 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Basoa Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Egur-ikatza egiteko onena pagoa da. Pagoak markatu egiten ziren. Zein adar moztu, zigilua jartzen zioten, eta, behar ez zen adarra mozten bazen, isuna. |
| Transkripzioa | - Pagukin, biño oan artia 'ta ez dakit zer bai 'men dia hobik. Ez dakit. Biño pagua da garbiya txuleta erretzeko 'ta pagua. - 'Ta ordun dena pagotiyak zin. Oaiñ ez da. - Bai, ordun pagua... 'Ta pagua igual izango zittun hiru adar, hiru adar haundiyak 'ta itten zen gerriyan axala kendu 'ta seillua jo. Beitu 'ta "joño hoik hiruak moztu laikek!" 'ta gerriyan kendu azala 'ta seillu jo, hiru seillo jo. 'Ta geo adarra bakotxaiy 're bai goiya jonta selluk nondik bota. 'Ta deskuidun seilloik gabe botzen bazenun, zea, multa. |


