Egur-ikatzaren garraioa
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 24. [0:39:45 - 0:41:30] (105 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Gizartea » Garraioak eta berrikuntzak » Argindarra, dutxa, irratia... Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Mandazainek menditik auzoetara jaisten zuten karga, eta, han, gurdia betetzen zen eta hirietara eramaten zuten egur-ikatza: Irun, Errenteria, Donostia... Gero, butanoa sartu zen, eta, suak kentzen hasi zirenez, egur-ikatza sobera izaten zen. |
| Transkripzioa | - Alimaiyakin 'ta. - 'Ta zuen karrua nolakua, nolakua zen? Karrua 'ro... - Karrua... - Gurdiyan itxurakua? 'O... - Ez, ra, ra, radiyukin. Eurrezko radiyukin. 'Ta geo gaiñin zea, zea, burnizkua. - Eta geo zer zittun, zeak... - Geo... Erdiyan bi baranda ttiki 'ta atzea 'ta aurrea... Arruin burni bat 'ta atzin beste bat. - Deus ez. Holoko, holoko altura bat. - Bai. 'Ta hogei zako eamaten zittun karrun. Karrua hartu 'ta Iruna. Irunen hustu zakuk eta berriz 'e, berriz 'e Ergoina igual, mandazaiñan zai birea. - Ordun batzutan itten zenuten menditikan manduakin zeonek jetxi. - Bai, arratsin deskargatu itxian, geo hurrengo goizin kargatu mandun bihor... Karrua 'ta geo Iruna. - Karo. - 'Ta geo bazka itteko mandazaiña tortzeko berriz Ergoina. 'Ta kargatu 'ta berriz 'e Errentira 'ro, Donostira 'ro. 'Ta berriz 'e bazkaldu 'ta mendira mandazaiñak. 'Ta, geo arratxin itxea deskargatzea. - Ordun zuek manduakin hasi ziñaztenin, ze iiten zun, attak seittu karrukin igual? - Bai. - Lembizi mandukin 'ta geo karrukin? - Bai, bai. 'Ta geo, hemen sartu zian, geo... Zea sartu zen butano sartu zen 'ta geo bo! Denak butanoa! Denak sobra geo! - karo. - Nik, anaiyak 'e Juakiñek 'e zerratokiya zerran moztuyez saltzen zun bizkarrin, eurra 'ta biño geo butano sartu 'ta akabo dena! - Oi! Errenteiyan 'e bazen propiyo, zea karboneiya. Ikatza 'ta eurra saltzen - Bai, bai, Errenteiyan. |


