Oiartzungo mandazainak
| Nor | Domingo Elizondo Lekuona |
|---|---|
| Zinta | OIA-082 |
| Pasartea | 21. [0:35:40 - 0:37:50] (130 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Baserria » Lana » Abereak Baserria » Lana » Lanbide zaharrak |
| Laburpena | Oiartzunen hiru mandazain ziren, hirurak ere auzoak: Maxalengoa, Xulua eta Isatsekoa. Maxalenen, aitona hasi zen mandoak erosi eta lan horretan. Garai batean, denerako behar zen mandoa. Adibidez, baserrietan obrak egiteko materiala eramaten zuten gorakoan, eta, beherakoan, ikatza ekarri. Pastak Hernanin erosten zituzten. Etxera etortzen ziren ferratzaileak. "Xintxo ibilita beti sosak aurretzen". |
| Transkripzioa | - Ordun ne atta 'ta izautzen zittun harek. San niyon zeakui: "ni 're hola 'ta hola" 'ta "Zeiñ haiz ba hi?" "Ni zea, holokon, Higinion holokon semia" " 'Ta "Joño! Izautzen dit hie atta nik aspaldi!" Bestia zea, Xulua zen bestia. 'Ta bestia Isatsekua bestia. Hiru mandazai. - Hiruak auzokuk. - Bai. - 'Ta nolatan hasi zin... Hasi zinak zein zin? Zue atta 'ta? 'O aurrekuk? - Hasi zinin ne attan atta, aurreko atta. - A! - 'Ta harek 'e... Hua hil zenin, harek 'e hiru mando utzi attai 'ta attak 'e mandukin bizimorua atea. Ioziñ baserritan 'e obra itteko ez baizen material 'ta deus 'e. 'Ta mandukin gottikun mateiala eaman 'ta bettikun ikatza karri. Bai, xoxak itteko biria politta 'men zela. - Bai, biño manduak eosten 'e dirua berko zun, e! Attonak! - Bai, bai. Bai. Bai. - Garaiy haitan mandua eostia ez zen... - Zintzo zintzo ibilli 'ta, beti sosak aurretzen. Zerbait tokatzen bazen 'e beldurrak! - Geo hoi bakarra ez, kabestro dela 'ta, pasta dela 'ta... - Pasta dela 'ta. - Atzia dela 'ta. - Karo. Mantendu, mantendu, mantenu bea. - Pastak Hernanin itten zin. Pasterua Hernanin zen ordun. - Pastak zer zin? - Pastak, manduan bizkarreko pastak. - A! Karga eamateko... - Karga eamateko... - Haik izaten zuten honen loitasuna bai gutxinin. - Bai, beno, lori loriya haseran, biño geo sartzen zen asko. Ttikitzen zen asko. - Zea, dena guatakin 'o... - Bai, zean, gorruan, gorrun illia izango zen. Ardi illia ez, gorruna izango zen. - Gorruna bai, 'ta holaxe pasta berriya bezela 'ta geo perratzia 'ta! - Bai, bai. - Non perratzen zenittuzten? - Itxea tortzen zin. Errentiyan bazin perratzaillik. Bat Oiyartzungua zen 'ta bestia prantsesa zela 'ro santen geniyon. Erdi betenaiyo holokua zen. Asko zekiyen harek aziendakin. 'Ta haik itxea, itxea tortzen zin. - Itxea tortzen zin. - Bai. - 'Ta Maxalen, ordun Maxalen... |


