Militarren presentzia
| Nor | Xabier Harregi Agirrezabala |
|---|---|
| Zinta | OIA-080 |
| Pasartea | 14. [0:28:40 - 0:30:20] (100 segundu) |
| Lehentasuna | 1 |
| Gaiak | Ekonomia, Lana, Politika » Gerra ostea » "Batallón de Trabajadores" Ekonomia, Lana, Politika » Politika » 1936-1939: Gerra zibila Ekonomia, Lana, Politika » Politika » Falangistak |
| Laburpena | Xabier ttikia zen garai hartan, baina gogoan du gerra eta ondorena: kale bete soldadu egoten zen. 'Trabajadore' pila bat zeuden; 'trabajadoreak' deitzen zieten, baina gerrako presoak ziren. Desfileak egiten zituzten militarrek. Gerran bertan, tropa nazionalak estatuko hiri bat hartzen zuen bakoitzean, mitina izaten zen plazan, eta herritarrak derrigortuta zeuden bertara joatera. |


